Kaixo, Leire:

Amatiñoren defentsa egingo dut gaur, inoren beharrik gabe ederki defenditzen da bera bakarrik baina.

Lagundu behar diegula? Dudarik gabe. Baina Amatiñok zalantzan jartzen du euskal herritar mordo baten sinadura laguntza egokia izango ote den. Hango testuinguru politiko eta soziala ulertu behar duzu: hizkuntza guztiz baztertuta eta gutxietsita dago, baina ez dago talde sozialik haren alde benetan egingo duenik. Chunta Aragonesista alderdiak bai, teorian, baina praktikan, ezta horiek ere. Hortaz, euskaldunen laguntzak aitzakia eman diezaieke aragoieraren kontrakoei, esateko hizkuntza berpizten ahalegintzea separatismoa bultzatzea dela.

Aragoieraren benetako militante bat laguna dut, eta hango kontuak kontatzen dizkigunean benetan etsitzekoak dira. Baina ez dut lanturik joko. Pasadizo barregarri bat kontatuko dizuet, astea ondo hasteko. Lagun honen andrea Leongoa da, eta askotan joaten omen dira Leon alde horretara. Ba, Tuterara hurbiltzearekin batera, irratiaren diala mugitzen hasten omen da, Euskadi Irratiaren bila.

-Pero si no entiendes nada -esaten omen dio andreak.

-Da igual: ¡es que no es español!

X.

El 03/05/2005, a las 12:01, leire narbaiza escribió:

aupa
Kalte? Zegaittik? Alkartasun billa joten dogu
behin eta barriro euskaldunok kataluñara;
eugunkaria kasuan, adibidez. Eusko legebiltzarrak
berak kurduekin be alkartasuna adierazi dau
batzar ha baimenduz. Horrek ez dau kalterik
egitten?
Espaiñian hizkuntza bakarra da ofiziala, beste
hiru dira koofizialak eta gero badagoz beste lau
bat (motxaillen hizkuntzak kontuan hartu barik)
hizkuntza estatusa be ez dakenak. Dialektuak ei
dira. Galeanon testu hori berriro be agertzen
jaku.
Ez dogu ahaztu bihar gure estuasunian beste
batzuk gu baiño okerrago dagozela, eta lagundu
egin bihar jakue. Bestela zelanlagunduko deskue
guri?
Arau horrekin komunitate autonomokuok ezin
lagundu iparralde eta nafar euskaduneri. Eta ni
ez nago prest
leire

Amatiñok:

Nik ez dot esango siñau bihar dan ala ez.
Baiña, nere ustez, Aragoitik
kanpoko siñadura morduak --eta zer esanik ez
Euskal Herrikoak badira-- ez
detsa egitasmo horri mesede haundirik eraingo.
Eta bai, ostera, Aragoin
kontra daozenei arrazoiak emon.

Amatiño




Aupa Hor zihar kuxkuxeatzen eta topau dot conseill general de la fabla aragonesa, ofizialtasunaren aldeko firmak batzen dabillela interneten. Beti pentsau izan dot ezinbestekua dala alkartasuna, batez be gu baiño okerrago dagozenekin. Ointxe dakazue aukeria firmatzeko! nik egin dot, eta premiña larrixan dagoz. Animau Hauxe da webgunia www.laragones.com leire



______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡250 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko:
eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko:
[EMAIL PROTECTED]




______________________________________________ Renovamos el Correo Yahoo! Nuevos servicios, más seguridad http://correo.yahoo.es

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to