Protesta honek bi iturburu izan zituen, gogoratzen baduzue.

1. Blog lehiaketa.

2. Jardunaldi batzuetan, berriro kantxa DV.-ri, eta gainera gezurrak programa ofizialean, DV zela blogetan aitzindari Gipuzkoan...

joan den eguen-barixakuan izan zen Donostian, eta egon nintzen bertan.
http://www.egipuzkoa.net/jardunaldiak/euskera/index.asp

Jardunaldi horiek bi ildo izan zituzten:

a) herri partaidetza bizitza sozio-politikoan Internet bidez
b) e-administrazioaren lehentasunak eta norabideak

Ez dut uste antolatzaileek, Gipuzkoako Diputazioan e-asuntoaz arduratzen direnek, bi alor horietan tentu askoz ibili direnik edo dabiltzanik.

a) alorrari dagokionez, ez dakite nor dabilen zer egiten Gipuzkoan, eta pentsatzen dute ordea, DV ari dela zoragarri.

b) alorrari dagokionez, Diputazioa enpeinatuta dago e-zerbitzu oso zehatz batzuk antolatzen: gure zergak ordaintzea. Oso adierazgarria izan zen Diputazioaren informatika erakundeko arduradunaren esposizioa. Herritarrok, zertifikatu digital baten bidez, sartuko gara laster Gipuzkoako udal guztiek gutaz dituzten datuetan eta ordainketak eta abarrak bideratu ahal izango ditugu. Besteak beste, 1982tik hona ordaindu gabe ditugun isunak ikusiko ditugu !!!!

Ez da broma. Diputazioak uste du herritarrok zertifikatu digitalak aterako ditugula, gu haien sarera konektatzeko, 20 urtean pagatu ez ditugunak ikusteko, eta isun horiek pagatzen hasteko... Enfin.

Bremengo gonbidatu majo bat bazegoen, aleman bat, eta hark oso garbi hitz egin zuen e-administrazioaren funtzioez:

1. informatu
2. komunikatu.
3. trantsakzioak

Bere hitzaldia 3. puntuan zentratu zen, hori delako Bremenen egiten duen lana, baina argi esan zuen herritarren demanda 1. puntuan dagoela: informazio bila goaz gure kabuz e-administraziora, ez isunak pagatzera! Gainera, trantsakzioen alorrean erabiltzaileak zein diren argi zuen: enpresak eta intermediarioak. Haientzat da beren lana. Normala, online zergak ordaintzera dedikatzen dira jestoriak eta halakoak, edo horretarako egitura duten enpresak... jende arrunta ez da zertifikazioen zurrunbiloan sartzen. Aterako ote zuen eGipuzkoako inork ikasgairik Bremenekoak esandakotik?

Aldiz, eGipuzkoa ditxosoa ez da gauza ezta feed tontoena eskaintzeko beren Gipuzkoa.net sare osoan, edo zerbitzuz hornitzen duten Gipuzkoako Udal guztien sarea... Salbuespena bakarra da: CodeSyntax-en bezeroak dira, eta beste pare bat udal, beste enpresa txiki baten bezeroak.

Ez dago, informatzeko orduan, Eskoriatza baino udal txukunagorik (gure beste bezero baten bidez kudeatzen du hori hango udalak, Goienaren bidez, blogen diskriminazio kasu honetan adarra jo izan dioten beste taldea da Goiena, gogoratuko duzuenez), adibide soil bat jartzeagatik: http://www.eskoriatza.net/News albisteak bi hizkuntzatan... e-postaz jasotzeko aukera, RSS feedak ere bai, sinplizitatea diseinuan, eta kudeaketa zuzen-zuzena eta etengabe berritua.

Holakorik sistematikoki nola egin ez dakite eGipuzkoan. Adibide on hori (Eskoriatza) esistitzen denik ere ez dakite. Eta, hara, isun zerrenda informatizatua kontsultagai jartzen edo, aurkeztu zitzaigun beste marabilla bat, e-administrazio gipuzkoanoa telebista digitaleko kanal baten bidez eskainiko omen zaigula...

-----------
Eta herri partaidetzaz.. Blogen fenomenoaren gainean hizlari DVkoa jartzea, ba, Vocentoren aldeko propaganda saio bikain bat izan zen, duda barik. Blogintzan eurak aitzindari. Herriaren ahotsa media berrietan. Ederto. Horrez gain, programa gezurrak matizatu egin zituen DV-ko hizlariak:

1. Diario Vasco-renak dira egunkari nazionalen artean, lehen foro pre-moderatuak (hau da, karga libre da, baina a-posteriori moderazioa ez da ezabatzen, izatez bi lagun dituzte a tiempo completo horretan).

2. Diario Vascorenak dira, egunkari nazionalen artean, irakurleei bloga izateko aukera eman dieten lehenak...

Beraz, haiek asmatutako kategorietan, bai, lehenak dira. Nahikoa da kategoria bat nahi erara definitzea, zeu horretan aitzindari zarela demostratzeko. Edozein modutan, paperean banatu zen programan gezurra ageri zen, eta ez zehaztapen xehe hori.

Kanpotik etorritako beste hizlari batek partaidetzaz pista onak eman zizkigun. Steven Clift, www.dowire.org ... Ba omen daude toki batzuetan erakundeek beraiek sustatutako partaidetzako plataformak sarean... Baina berak normalago deritzo (eta neuk ere bai), herri-partaidetza beste toki batzuetan gertatzeari (medioetan, edo gune herritarretan).

Hortaz, DV, bai, herri-partaidetza politiko-sozialerako toki bat bada. Klaro, bere parametro zehatzetan. Bere copyright vocentaurikoarekin... han bloga idazten duenak Copyright-ak hari ematen dizkio... Baina, duda izpirik ez daukat neuk, herri-partaidetzarako tresna gisa Eibar.org batek ez dela DV baino gutxiago: gehiago, izatekotan.

Eta partaidetza esponsorizatua... ba horren adibide bat ere eman zitzaigun. Hiritarrok2005 ekimena: Europa Pressek nonbaitetik atera du dirutza hori bultzatzeko eta horretan dihardute. Sekulako exitotzat aurkeztu zitzaigun Hernaniko Foro hau:
http://hernani.2005hiritarrok.net/
Enfin, Hernanin demokraziarik ba ote dagoen sinestea zaila da (zerrenda bozkatuena, zinegotzi kopuruan gehiengo osora iritsiko zena, legez kanporatua izan zen), eta e-demokraziarik udal babesarekin... ba gutxienez dudosoa da. Eta exitoaren neurriaz, hilean 500 bisitara iritsi da webgune hori, bost hilabetean 200 bisitatik igota: datu hori powerpointean erakutsi ziguten balitzalez ez dakit zer... Eibar.org-eko estatistiketan, eguneroko 2000 bisitatan gabiltza... Egunean! ez hilean!

Europa Press-en aurreko inbento exitosoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izan zen. Foro sorta bat aurkeztu zuten, ez-dakit-zer balitz bezala. http://www.euskadi2005.net/
Bi gauzatarako balio izan zuen Legebiltzarrak babestutako ekimen horrek:

1. EHAK-ek zuzeneko foro ireki bat izan zuen Interneten: bestela ez zutela izango ematen du.
2. EAJ-k bere forora zuzendutako galderak ez zituela erantzuten argitaratu zen
http://www.eleccionesvascas.com/euskadi/2005/04/13/a_patxi_le_gusta_internet_ibarretxe_chat
(Ibarretxe.com webean erantzuten zen edo ez ikusi beharko zen, baina...)

Bueno, horiek dira nik atetarako ondorioak... Legebiltzarreko komunikazio taldeak ez dakit bere inbertsioaren emaitzen analisi bera egin ote duen.

Luistxo






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
  • Re: [eibar] Diputazioaren kontrako protesta Luistxo Fernandez

Reply via email to