Juan Marik:

<ingelesei entzun diet estaduen arteko hitzarmena dela eta ez <konstituzioa,
ba al dago Euskal Herria eta Europaren artean harreman <zuzena edukitzerik?
-- Arrazoi duzu. Funtsean ez da Konstituzioa, Ituna baizik. Ez du luzerako
Konstituzio-mailarik, bospasei urterako Itun-zentzua baino. Eta egia da
Estatuen arteko Ituna dela. EAJk (Agirre, Irujo de Landabururen
belaunaldiak) orain dela 50 urte salatu zuen Estatuen Europa ari zela
sortzen baina, hala ere, Euskadik ezin ziola egitasmo horri muzin egin. 

<Oker ez banago Korsikan aurka bozkatu dute.
-- Ez zaude oker.
 
<ezin da esan frantsesak arduragabeak izan direla, justu kontrakoa gertatu
<da, interesatu egin dira...
-- Interesatu dira... frantses interesak defenditzen, eta europar
konstituzio ituna baino, barne-eztabaidak izan dituzte auzitan, sozialisten
zatiketa kasu.

<Baina nik uste dut funtsean Europa aurrera egiteko lehenengo jende arrunta
elkar ezagutu behar dugu, ez bakarrik eliteak. 
-- Elkar ezagutu beharra... Bai. Baina, elkar ezagutzeaz gainera, baita
elkar lagundu nahia ere. Eta Frantzian zein Holandan gainerako europarrei
ahalik eta gutxien laguntzea nahi dutenek (eskuinean zein ezkerrean) bozkatu
dute ezetz. Nere ustez, Europa politikoa eraiki nahi dutenek galdu dute eta
Europa merkatu batutzat nahi dutenek irabazi. Eta, hori bai (hauxe da gakoa
edo maratila), Europa "hobea" nahi luketenek Europa "onaren" kaltetan
bozkatu dute.

Amatińo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to