Lehen mailara igotzeko horretan, zer gertatuko da berdinketen kasuan?

Interneten bila ibili naiz, eta ez dut aurkitu. DV-n dator gaur paperean apur bat, baina berdinketa kasu batzuk bakarrik aipatzen ditu, ez denak.

Hau da sailkapena

Celta (sailkatua)
Alaves 73
Cadiz 70
Huelva 69
Eibar 69

Eta hauek DV-k aipatzen dizkigun berdinketa kasuak:

a) laurak: Alaves, Cadiz, Huelva, Eibar. Eibar gora (lehena nonbait)

b) Huelva, Cadiz, Eibar: Eibar gora.

c) Cadiz, Eibar: Eibar gora

d) Huelva, Eibar: Huelva gora

Baina ez zaizkigu aipatzen beste kasu hauek:

e) Alaves, Cadiz, Eibar

f) Alaves, Eibar, Huelva

g) Alaves, Eibar

Azken kasu honetan, biak Cadiz eta Recreren aurretik tokatuz gero, biak aurrera, baina 3-4 postuetan bateratuta gera daitezke. Era berean, Huelva eta Eibar berdintzean Huelva aurretik izan arren, biak igo daitezke, baldin eta Alavesen aurretik geratzen badira (posible da matematikoki).

Inork badaki, beraz, e, f eta g kasuetan zer gertatuko den?

Eta behin galdetzen hasita, Alavesi ere zer gertatuko litzaiokeen berdinketa hauetan?

Berdinketan kasuan, euren arteko emaitza edo "ligatxo" partikularra zenbatzen da, nonbait.

Luistxo





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to