Julen:

Irunek idatzitako artikulua dala-ta, Andoainetik emondako espaziotxoan idatzi behar izan eban, notizia bakar-bakarrik zalako saria emoten eustiela, beste barik. Gero, sari banaketan beste "notizia" horrek urten eban, protestarenak, askoz be interesgarriagoa zana. Akaso Donostian izan balitz? Akaso aldez aurretik Juan Luis Zabalari esan izan baneutso zirkoa montauko nebala? ez dakit...

hari abisua emanda, izatekotan, ez Zabalari zure blogean irakurrita okurrituko zaiolako... eta irakurleen artean kazetariak eduki badituzula, segurua da.

Hedabide tradizionalen kasu eskasaren kontu honetan, grazia egiten dit Euskadi Irratiko arratsaldeetako tertuliako kasuak. Maite Artolarekin egoten diren horiek, 20.30ak bitartean. Ohitura dute "digitalei" errepasoa egiteko, Internet bidez. Berria, El Mundo, Le Monde: horietan zer dagoen web portadan. Paperari begira, hor ere, ez zaie sekula okurritu (baina, ezta buruan haizeak urrinetik eman ere) aktualitate digital euskaldunak ea zer dioen (Berria salbu, papera salbu, alegia)... zer dioen blogosferak edo... Eta euren artean blogista bat dago, Mikel Irizar, http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa


Behin ikusi dot: nire blogetik hartutako notizia bategaz eta Irune Berro kazetari zala.

Neska horri katalanak gustatzen jakoz ;-)

Nere ukazioa kategorikoegia zen. Iritzietan normalago aurkitzen da prentsan Interneten arrastoa: Berrian Lakasta, Iņigo Aranbarri edo, batez ere, Lertxundirenenean. Argia astekaria ere atentoxeago dago Interneteko aktualitatera.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to