Joan den astean komentatu genuen, Julen Gabiriaren azken sari-performancearen inguruan, informazioaren zikloan paperak eta digitalak bide desberdinak hartu dituztela... Txoke bat dagoela bi mundu horien artean.

Txoke horren beste fronte batzuk

- Liburutegietako mailegua

Musika eskubide editorialen defentsa korporatiboan, Internet, kopia eta partekatze-mekanismoen kontrako demonizazioa, kanon-kobraketa eta halakoak bultzatzen dihardute. Paperezko editoreek ere fotokopiagailua demonizatu eta zergapetu zuten bere garaian, eta orain papera doan irakurtzeko beste modu bat jarri dute jomugan: liburutegietako mailegua.
Ikuspuntu bat Joana Albret taldeak Eibar.org-en daukan bazterrean:
http://www.eibar.org/blogak/joana-albret/50
eta Editoreen Galeuscan entzundakoak, non, dena esateagatik, uste dut Mendigreeni Interneteko esparru libertinoaren zeozer pegatu zaion...
http://groups.yahoo.com/group/joana-albret/message/1659

Liburutegietako maileguarenaak ez du beharbada papera / digitala dikotomiarekin zerikusi zuzenik, papera / papera delako hor jokoan dagoena. Baina, nire ustez, musikatik datorren astindu digitalak eragin du Linea Maginot hori eraiki nahia

- Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Paperak gero eta pisu handiago du Kultura Saileko HPSren ingurutik sortzen diren euskararen aldeko laguntzetan. http://www.sustatu.com/1118154983 albistean informazio apur bat. Hor aipatzen da Interneteko argitalpenen esparrua, baina deialdi barik geratzen den apartaduak gauza gehiago hartzen zituen: programen euskaratzeak ere bai, adibidez. Apartado horretan euskaratu zuen CodeSyntax enpresak blogetarako Eibar.org-ek eta Goiena.net-ek darabilten softwarea. Aurten holakorik ez, itxuraz.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to