Aurreko astean luntx batean egokitu nintzen Ramon Etxezarretarekin eta, berriketan deskubritu nuenez, euskal blogen jarraitzaile fina da. Besteren artean komentatu zuen nola Iturri (Etxezarretaren menpeko langilea Donostiako Udalean) lehen oso-oso goian jarrita zeukan, idolatratua ia, baina Realaren bazkide eta jarraitzailea dela jakin duenetik idoloari lokatzezko oinak ikusi omen dizkio. Arazoa ez dakit futbola den edo Reala; igual foball peña republikanuarekin irabaziko dituk jefearen aurrean galdutako puntuak.

Serafin ere aspaldi honetan donostiartua dugunez, elkartera bildu beharko dugu. Zapatu honetan, ordea, ni Gasteizen, bataio batean.

Ea suertea dagoen.

X.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to