Bai, nik ezagutzen dot tipua. Ertistia bera! Lagunak kriston sustua hartu
zeben eta egixa jakin zebenian herrixan zihar eskelak kentzen ibilli
ziran.
Berak esan zeban funerarixia asmautakua zala, baiña iñok ze zetsan horri
errepàrau.
Armarixuena beranduagokua dala uste dot.
leire


> Mendigreenek bere blogean gaur kontatzen du bere eskela idatzi zuen
> funerariako langile baten kasua.
>
> http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/229
>
> Horren antzerakoa gertatu zen duela 15 bat urte Eibarren.
>
> Zerrenda honetan izango dira detaile gehiagorekin esplikatu ahal izango
> dutenak, eta detaileak eskertuko ditut. Edonola ere, por aproximación:
>
> Arte Ederrak ikasten ari zen mutil bat, Batxillergoa La Sallen
> egindakoa. Gaur egun artista izaten jarraitzen du, eta uste dut Galizara
> joanda dagoela bizitzera, nahiz eta duela urte gutxi Eibarren erakusketa
> egin zuen.
>
> Egun baten bururatu zitzaion arte performance bat egitea. Horretarako
> bere eskelak sortu, fotokopiatu, eta ostiral gau batean Eibar guztian
> ibili zen ohiko tokietan pegatzen. Larunbat goizean etxekoandre
> goiztiarrek irakurri zuten eskela, eta 19-20 urteko mutila zela ikustean
> segituan zabaldu zen albistea, baita etxera goizean iritsitako gazteen
> artean ere, batzuk haren lagunak.
>
> Ordu batzuetan aklaratu zen dena. Berak esaten omen zuen bazeudela
> nahita egindako zenbait errore eskeletan, gezurretakoak  zirela
> erakusten zutenak, baina kostatu zen hortaz aklaratzea. Funeraria
> enpresa gezurretakoa zen, meza igandean zen (igandetan ez da
> enterraixorik egiten) eta abar.
>
> Ordudanik eskelak jartzeko toki horiei armairu bat jarri zaie,
> giltzarekin, eskelak benetako funerariakoek bakarrik jarri ahal izateko.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to