Aupa, Amatiño!
Hori da, hain zuzen be, nik esan nahi nebana. Milla esker nere berbak
argaitziagaittik

Ba ez dakit zer zerikusi dakan batak bestiakin.

Gero sortzen dira salbuespenak eta kontraesanak, Hiesa ez, foballa bai,
ikurriña ez, etab. Baiña udalak ezin izango dau samur argittu zeaittik
Hiesa
ez dan guztion arazua, zeaittik ikurriña ez dan eibartarrona eta bai,
ostera, foballeko bandera.

Honbre, ba ez dot uste konparau leikiazenik. Hiesa danon arazua izan leike, eta Sudanen jendia gosez hiltzia be bai; baina Sudanen lan eitten daben ONG aleman bat ez dot uste Eibarko ikurra danik. Ezta gure herrixan ikurra bez.

Eibarko ikurrak bakarrik ipintzia erabagi zuzena edo okerra izango da, baina Hiesan kontrako aldarrikapenak ez ipintzia, ez da ez kontraesana, ez salbuespena.

Nik esango neuke Leirek arrazoia dakala, kontu horren atzian arazo
politikua dago-ta.

Ikurriña/piparpotia atzian bai; baina Leire ez zoian bide horretatik. Leirek esan dau ia zergaittik foballa bai, eta CDE eta gimnasia ritmikua ez.

Eta hor dago lehen egin detsuten galderia, Leire: alkatiak zer esan dau? Eibarko ikurrak ipiniko dittuela? edo herrixan ikurrak?

Barkatuko destazu, baina gimnasia ritmikuan logotipua ez da gure herrixan ikurra.

Asier






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to