Zure herriko  Kontsumo Bulegora   jo  eta  aurkeztu
erreklamazioa.

Niri    horixe bera   gertatu jatan  (nire kasuan  behin nik nahi barik
aktibatu nuen  eta  kosta jatan  ezabatzea, beste behin  eurek  aktibatuta
eta esan neutsien  kentzeko eta kendu egin eustien.).

Guk  bulegoan daukagu  Kontsumitzailearen bulegoa eta   kontsulta egingo dot
holako kasuetan zer egin, bihar zehaztuko deustie




----- Original Message -----
From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Thursday, June 30, 2005 2:29 PM
Subject: [eibar] Euskaltel-Amena: Iruzur eta adar-jotzea SMS bidez


> Euskalherrian SMS bidezko amodiozko gutunak egin izan dira, baina gaur
> arte ez nekien iruzurra egin zitekeenik. Beste afektatu gehiago dauden
> jakin nahi nuke, eta horregatik mezu hau.
>
> Hiru bat egun dira Euskaltel-Amenako telefono mugikorrean eskatu gabeko
> SMS mezuak jasotzen ari garela. Informazio orokorra, badakizue: gizon
> batek emaztea hil duela, ez dakit zein kantarik diskoa atera behar duela
> eta abar. Hasieran mezu bat etorri zen ere: "mezu bakoitza 0,15 Euro
> kostatuko zaizu, ez baduzu nahi gehiago, bidali CANCELAR GENERAL 2424
> zenbakira" edo antzerako zerbait.
>
> Hasieran pentsatu nuen ezinezkoa zela. Nola kobratuko didate dirua
> eskatu ez dudan zerbitzu bategatik? nola kobratuko dute nik jasotako
> mezu bategatik? eta maltzurkeria pixka batekin pentsatu nuen: bale,
> igual beraiei merke aterako zaie niri mezuak bidaltzea, eta ezeztapeneko
> konfirmazio mezu hori bidaltzean kobratuko dizkidate 90 zentimoak,
> telebistako programetan kobratzen dituztenak. Bale, zai egongo gara egun
> pare batean.
>
> Mezuak ez ziren gelditzen, eta gaur pentsatu dut Euskaltelera deitzea.
> Badakizue, 15-20 minutu beraien sintonia gogaikarri hori entzuten.
> Total, haiek baieztatzeko: "Bai, Amenaren zerbitzu bat da" eta "Bidali
> CANCELAR eta ez dizute gehiago kobratuko".
>
> Ezetz esan diot. Ez dudala beraiek martxan jarritako zerbaitegatik
> kontrakorik egiteko intentziorik. Nik deitu diodala nire kontaktuari
> enpresa horretan (900 840 840 zenbakira) eta horrekin nahikoa dela, eta
> hile bukaeran ez dudala fakturan ikusi nahi, bestela faktura itzuliko
> diedala. Reklamazio bat zabaldu dit, nahiz eta esan didan ez duela
> askorako balio, faktura iritsi artean ezin delako reklamatu. Behintzat
> konstantzia gelditzeko protesta egin dut.
>
> Gure hizketaldia bukatzen ari ginela, telefonistaren alboan beste
> norbaiti entzun diot "si no, le seguiran cobrando esos mensajes" edo
> antzerako zerbait, eta pentsatu dut ez naizela bakarra izango.
>
> Jende asko gaude egoera honetan? Zenbat milaka euro irabaziko ditu
> Euskaltelek bide honekin? niri eurotxo bat, beste bati beste bat...
> total, euro bategatik ez dugu hilaren bukaeran reklamatuko.
>
> Antzerako kasua gertatu zait Euskadiko Kutxarekin. Xentimo bat hemen,
> bestea han, eta demaseko dirutzak azkenean.
> http://www.eibar.org/blogak/teknosexua/58  Hori bai, xuhurrak gu gara,
> hain xentimo gutxirekin arduratzen ibiltzeagatik.
>
> Gari
>
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to