Zorionak eibarnautok
Eibar.org-eko blogek aipamen berezia (blogosfera osoarekin batera) lortu
zuten atzo Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketan, Andoainen (bertako
Udala da antolatzaile nagusia).
Epaimahaikoa den blogista batek kontatzen du bere blogean, eta bertan dago
epaimahaiaren erabaki osoa ere bai.
http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/58
Interneten inguruan dioena ere Sustatun ere azaltzen da:
http://www.sustatu.com/1120374739/
Eibar.org-i honela egiten zaio aipamena:
"Edizio honetan, ordea, bereziki aipatu nahiko genituzke euskarri berrien
bitartez etorri direnak. <http://www.eitb24.com>Eitb24.com ataria aipatzeaz
batera, euskal blogosfera azpimarratu nahiko genuke. Aipagarria iruditzen
zaigu nola garatu den blogintzaren fenomenoa euskaraz, joera globalak
bertakotzeko azkartasuna erakutsiz. <http://www.eibar.org>Eibar.org taldeak
sortu du lehen <http://www.eibar.org/blogak>blog komunitatea euskaraz, eta
honen haritik etorri da <http://www.goiena.net>Goiena.net
<http://www.goiena.net/blogak>komunitatea. Bien artean, azaleratu dute
euskal blogarien multzo polita eta bultzada eman diote euskarazko
blogosferari. "
Eibar.org-en baitatik sortutako Aurki proiektuak ere jaso du aipamena:
"Aipagarria begitantzen zaigu <http://www.aurki.com>aurki.com-ek sortu duen
tresna, sarean diren euskarazko argitalpen guztiak (blog xumeak zein
hedabide handiak) orri bakarrean biltzeko, une oro eguneratuta. Tresna ezin
hobea da euskarazko informazio esparrua bistaratzeko. "
Atzo ETBn, eguerdian eta iluntzeko informatiboetan eman zutenean albistea,
aipamen berezia EItb24.com-ek jaso zuela esan zuten... baina, nik esango
nuke, epaimahaikoen erabakia irakurrita, zeharkakoa dela aipamen hori, eta
blogosferari dagokiola, benetan, aipamen berezi hori. Eitbrentzat,
aipagarri ez den aipamena, valga la rebuznancia.
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]