zelan dakizu nik berbidali dudala?
Irigoienek berak idatzi du
baina nire ustez eztabaidagaia da garrantzitsua, arrazoiak, eta horrenbeste
izen tarteko, lanbrotuta gelditzen da
izen bat gutxiago, argudioak ageriago
gainera, protagonismoa bilatzea pekatu larria da
----- Original Message -----
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Wednesday, July 06, 2005 3:36 PM
Subject: Re: [eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?
Markos Irigoien:
Dagokionari:
Markos: zu, zure ametsetako intxixu bat, ala benetan Joan Mari Irigoien da
hau idatzi duena?
Dudarik ez dago gaur egungo teknologia berriak onerako zein txarrerako
izan
daitezkeela idatzizko lanei begira, baita internet ere: esan nahi nuena
zera
da, hitz idatziaren etsairik handiena, gaurko gizartean, irudia dela
aaa... Baina, Internet medio idatzia da. Interneten inguruan ikastaroa edo
hitzaldia ematen dudan bakoitzean, beti beti errepikatzen dudan kontua da.
Internet, idatzizkoaren erresuman dago.
... gero eta esfortzu
txikiagoa eskatzen duten gauzak bilatzen baititu, oker ez banago.
ez nau guztiz komentzitzen honek. Ez dakit. Gaurko gazteen aukera
komunikatiboek, duela 50 urtekoenekin alderatuta, esfortzu gitxiago
eskatzen dutela esango genuke? Hori balitz kasua, inork ez luke ingelesa
ikasiko, beharbada.
Bestalde, esfortzu gutxieneko kontsumo mediatikoa telebistarena da, duda
barik. Interneten erabilpenak ikasketa eta ahalegin handiagoa eskatzen du.
(eman
gazte bati bideozinta bat edo liburua, eta %90ek bideoa aukeratuko
dizute).
Internet eta bideozinta emango nieke aukeratzeko, ea zer dioten.
Zertaz ari da Irigoien? Internet vs idazketa, ala Telebista vs idazketa?
Eskerrik asko mezu-igorleari, argibideak emateko posibilitatea eman
didalako:
Bueno, Markos, zuk ere hari esan eskerrik asko. Eskainiozu blog bat, eta
pellak jaten ditugun hurrengora gonbidatuko dugula. Nik nire pataleta hau
kargatu dut gaur goizean nire blogean.
Luistxo
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]