Berriz-ek izan dezake kontrakotasun kutsu hori (goiko esaldian erabil liteke), baina batzuetan aldamenekotasun hutsekoa da, nolabait esanda: "Nik entsalada ta txuletea eskatu nitun; andreak, berriz, entsalada ta legatza".

Kontua da nik ez dotela alderik ikusten hónen bixen artian (Eibarko berbetan, behintzat):

Nik okelia jan neban; andriak, barriz, legatza.
Nik okelia jan neban; andriak, ostera, legatza.

Bata bestia baino kontrakuagua?

Garbi dago hiztun batzuk bakarrarekin konpontzen dirana (gure inguruan behintzat); BERRIZ bakarrik edo OSTERA bakarrik. Eta bakarrakin nahikua dauke.

Ez dakit ba... batzuetan larregi zehazten ahalegintzen gara, eta erabileria ez da hain-hain itxixa izaten.

Auskalo.

Asier



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to