Debako etxeko telefonuan, Telefonican interneta euki juat azken bi 
urtian. Maiatzetik hona arazuak naekazen konektatzeko, telefono fijuko 
buzoia agertzen jatan-da... milla ordena emon nahixan.

Telefonica.neten esate'sten Telefonica.telefonoaz berba eitteko eta 
Telefonica.telefonok esate'stan ez zala euren kontua, Telefonica.netena 
baiño. Kostata baiña atzenian bixak jarri nittuan hartuemonetan eta 
alkarreaz erabagi juen errua nere modema zala. 

Ez batak eta ez bestiak ez zebenez ezer konpontzen, erabagi najuan baja 
emon eta Euskaltelen alta emotia. Euskaltelen altia hartu eta... 
bardiñ, internetaz  konektatzerako orduan... barriro buzoia berbetan.

Deittu najuan Euskaltelera eta erantzun jesten zerbitzua eurena izan 
arren telefono-instalaziñua Telefonicana zala. Horretara, eurak, 
Euskaltelekuak, ez zekixela buzoia desaktibatzeko klabia zein zan baiña 
Telefonicara deitzeko eta klabia eskatzeko.

Deittu najuan atzo, klabia eskatu, bape esplikaziñorik eskatu barik 
emon jesten eta kitto.

Bittartian, Telefonicak bezero bat galdu jok.

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to