"Bautista Basterretxe mutiko pijua" makina bat aldiz kantau izan dot nik, eta uste dot "ausarta" edo holako zeoze ulertu nabala esan nahi zabala, kantu horretan behintzat. Izarri askotan kantatzen detsagu hori, izen-abizen eta mutiko/neskatxo aldaketak (eta beste batzuk...) eginda. Oiñ, kantutik aparte ez dakat akorduan iñoiz entzun izan dotenik. oier.

Bautista Basterretxe
Mutiko pijua
nere gurdi ardatza
ostuta dijua



Asier Sarasuak diño:


Amatiño
P.D. Portzierto, "pijoa" gaztelaniaz gauza bat duk eta euskaraz, berriz,
guztiz ezberdina. Toribiori jaramonik egingo badiogu, Eibarren ere erabilia, nik sekula eibarreraz entzun ez arren.



Eta zer esan gura dau, ba, Eibarren?

Nik be ez dot sekula entzun nagusixen artian.

Jende nagusixak "pijo" esateko "tirillas" darabil. Imajinatzen dot beste herri batzuetan be erabiliko dala. Ez dakidana da, ia erderaz erabiliko ete dan.

asier







Hau historikoa da:

Amatiño eztabaidazalea armistizioa sinatzen! (egia esan hasieratik
konbentzituta nengoen bere aurka galduta nengoela, ni aspertuko
nintzelako bera baino lehen, baina behingoagatik ez da horrela izan) ;-)

Hurrengo arte.

Gari

Amatiño wrote:


Hi, Gari, eskerrik asko.
Gustua ematen dik hirekin polemikatan sartzeak.
Hamarretik bederatzitan arrazoi duk eta... huan.
Aurreko ostiralean automozio-sektoreko batekin tope egin nian eta,
laburbilduz, zera esan zidan: "Bilboko lasterketa horrek ez ziguk batere kalterik egiten. Egitekotan mesede. Mundu horretan merkatu zabala zegok,
aukerak zeudek, eta, nola edo hala, bost edo sei euskaldunetatik bat
automoziotik bizi gaituk. Normalagoa duk hori hemen egitea Monakon baino.".

Aldi berean, neri harrigarri iruditu arren, nere seme bat Bilbora joan zuan
bi egunetan lasterketa ikustera, eta gaia, berriz, pil-pil


komunikabideetan.

Eta nik igande arratsaldean folio bat idatzia beharra... Politikaz idaztea erraza duk, zailena duk politikatik ateratzea, masturbing pertsonalik ez
idaztea eta gaurkotasunari eustea...

Ondorioa: "Ez ditu autoak maite... Baina".

Eutsi goiari.

Amatiño







------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to