Halan-da-guztiz be, hau nere susmua zuan. Baiña Asierrek esaten bajok
bizkaittarren aldetik ez dala kontrako jarrerarik izango... Ba kitto.

Ez dakit nik horrenbeste esan dotenik. Ez naiz ni bizkaittarren enbajadore. Hasteko bizkaittarra be ez naiz. Gainera euskalkixan muga-mugakua, amona zarauztarra, eta Gipuzkoan asko ibilittakua. Nere iritzixa ezin izan bizkaittar guztiena, ezta hurrik emon bez.

Hori bai, bizkaieradun askokin egin dot berba antzerako kontuetaz, eta sekula ez dot entzun Alkainen euskeria ez dabenik aitzen. Ezta Joxean Tolosana bez; edo Korta arraunlarixana; edo... Baina jakiña, nere ezagun bizkaieradun horrek ez dira Orozkoko basarrittarrak. Eibar inguruko gazte alfabetatuak dira gehixenak.

Joxean Tolosa aukerakua da inkesta hori eitteko. Euskal Herri osoko basarrittar nagusi guztiak ikusten dittue pelota-partiduak. Ez jakue gustatzen Tolosan euskeria? Ez dabe aitzen? Tolosa eta Euzkitze idoluak dira, bakoitxa beran estiluan.


Eta, labur esanda, galdera zer dok: Modelo horrek balio jok?  Nere ustez jo
ta pasa eitten jok.


Balitteke. Oso gitxi ikusi dot Wazemank.
Holako kontuetan beti penduluan moduan ibiltzen gara, hasieran mutur batetik bestera, baina azkenian lortzen da oreka-puntu hori. Biharbada hasiera honetan pasau ein dira, baina orain arteko gauzak aldatzeko joeria hor dago, eta oreka-puntu hori be topauko dabe. Seguru.


asier


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to