Julen:

Igorrek:
"Beraz, nire galderia da (batez be C&Skuendako) ea ezauketan dozuen aplikaziñorik edo webgunerik Euskal Herriko mendixak lokalizetako"

Igor, nik webgune hau sarri erabilten dot:
<http://em.luberri.net/index.php>http://em.luberri.net/index.php
Bertan erregistrauta dagozan mendi guztien (ez gitxi) koordenadak emoten dauz, pentsetan dot horrek balioko deutsula Tagzanian mendiok kokatzeko.

Luberriko Koordenatuak UTM dira,
UTM: Y.4758168 X.577028

ez dira Tagzaniaren modeloa... Guk (Google Maps-ek hala egiten duelako) WGS84 geozentrikoak darabilzkigu.

Nola konbertitu batetik bestera? Horra etxeko lana oporretan Igor Leturiarentzat: sortu javascript formulario bat, guk http://www.tagzania.com/post orrian duguna bezalakoa (latitude kardinal tradizionalak dezimal bihurtzeko), UTM datuak lat-lon dezimal bihurtzeko.

Pista batzuk. Gipuzkoako http://b5m.gipuzkoa.net bilatzailean mapa bat aurkituta, aldameneko menuan Koordenatuak aukeratu, eta klikatu puntu bat, sorta guztia emango dizu. Adibidez,
Aizarnazabalgo Basakaitz ikastetxea...
http://b5m.gipuzkoa.net/url5000_b/?id=D_347&lengua=1

Ba ikastetxe horren datuak hauek dira:

ED50 koordenatuak:
30 UTM:
X=562027 m
Y=4789737 m
altitudea=55 m
geografikoak:
longitudea:-2 14 9
latitudea:43 15 25.5
altitudea=55 m

WGS84 koordenatuak:
geozentrikoak:
X=4649040 m
Y=-181615 m
Z=4348331 m
geografikoak:
longitudea:-2 14 13.6
latitudea:43 15 21.6
altitudea=105 m

Hemen info gehiago dago: http://www.carabus.co.uk/jscalculators.html
eta konbertsore bat ere bai, baina gauza arraroak egiten ditu, eta gainera UTM datuak sartuz gero, 30 zenbakiaz gain, letra bat ere eskatzen du, eta ez dakit Euskal Herriari zer dagokion...

Tira, ezinezko oporretako lana...


Igorrenaren haritik, nire galdera: zuk Tagzanian leku bat marketan badozu, leku horren koordenadak lortzen dozuz; baina alderantziz be egin leike? hau da, mapara joan beharrean, direktamente koordenadak sartu eta marka hori agertuko zan?


Errejistratutako erabiltzaileek bai: goiko menuko aukera nagusietan POST daukazu:
Hona zoaz: http://www.tagzania.com/post
eta hor daukazu GO TO POINT latitude eta longitudeak sartzeko
Laster euskeraz, espero dugu.

Kamisetaren inguruan. Prest daukat modeloa, aurrean Tagzania, bere letra zuri-beltz-anaranjatuekin eta bizkarrean, puntu-txintxeta gorri haundi bat. Inspirazioa, tipo honek eman digu: http://www.juliangallo.com.ar/2005/07/google-maps-en-el-mundo-real.html

etorriko da kamiseta, seguro

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to