Tagzaniak oraindik hobetzeko gauza asko ditu eta horregatik oso ondo datoz botatzen dituzuen komentarioak: eskerrik asko, benetan. Eta erabiltzeagatik, jakina.

Oierren lehenengo eta hirugarren galderei erantzun nahiean mezu hau, bigarrenari, ea beste mezu batean erantzuten dudan.

Zertarako balio duen? ba, imaginaciĆ³n al poder!

Orokorrean mapak norberak etiketatzea eta norberaren mapak sortzea bideratzen du, "about"-en ipinita dago zeozer, baina erabiltzaileek asmatzen dute praktikan zer egin Tagzaniarekin. Hala ere, erreztu behar dugu Leireri gertatzen zaiona, gerta ez dadin. Ereduak gordetzen gabiltza baina dokumentatu beharko dugu, berdin erabiltzaileek proposatzen dituzten hobekuntzak (hizkuntzak, bilatzailea, beste zerbitzu batzuekin lotu, ...)

Adibide moduan erabiltzaileek egin dituzten zenbait gauza:

a) Erabilera indibidualak:

- Planoan puntu bat markatzeko eta esateko: eh!, ni hemen bizi naiz, edo Barakaldoko nere lagunak hemen bizi dira: http://www.tagzania.com/item/2314?map=1
beraiekin nago, etorri bisitan.

- Beste honek http://www.ogleearth.com/2005/07/google_earth_my.html Zelanda Berrian aurkitu duten espiral bati buruz hitzegiten du blogean eta Tagzanian markatu du non dagoen jakiteko. Oso ondo ikusten da.

- Aleman honek berdina egin du: http://sommergut.de/wsommergut/archives/001082.shtml IDG Deutschland markatzeko

- Italiar honek U2 musika taldearen Girako kontzertua Roman: http://cristiancontini.blogspot.com/2005/07/tagzania-taggate-il-mondo.html

- Beste honek bere Book Crossing-aren liburuen jarraipena http://letshavesomequiet.blogspot.com/2005/07/7-books-released.html egia esan oso ondo ez dakit nola funtzionatzen duen....

- Beste honek Langreo osoa markatzen ari da, Langreoko sagardotegi guztiak bai behintzat: http://www.tagzania.com/tag/langreo+sidreria ez dakit Turismo bulegokoa den edo sagardogileen elkartekoa, baina hara bazoaz helbide horretan dituzu guztiak, helbide hori eman eta listo.

- Beste honek bere "bizitzaren mapa" egin du: http://www.tagzania.com/user/rlmrdl ez dakit, igual kurrilulum batean ipintzeko.

- Luistxok atzo komentatzen zituen adibide literarioak, edo oporretan nora doan markatu du, Jabi Zabala Sahararen mugak markatzen dabilela ikusi dut...

- ...

b) Baino horiek bezain interesgarriak izan daitezken "erabilera kolektiboak":

- Rio de Janeiro-ko tipo honek http://www.baeyens.net/baeyens/view.php?id=1256 bere blogean esaten du "bere" Rio-ko leku interesgarriak markatzen dituela. Erantzunetan batek esaten du, ei, oso ondo, denon artean Rio-ko Guide de Routard (Guia Trotamundos), baino gida interesgarria egin dezakegu.

- Petroleoa eta orkorrean hidrokarburuen amaierari buruz dabilen Peak Oiler taldekoek bere lokalizazio mapa egin dute http://www.tagzania.com/tag/peakoiler?map=1 eta tagzania erabiltzen dute beraien blog edo interneteko foroetan. Hemen kontatzen dute: http://flyingtalkingdonkey.blogspot.com/2005/07/where-you-at.html

- Bartzelonako hauek http://www.graciasensefils.net/2005/07/25/graciasensefils-a-tagzania/ edo Huescako hauek http://mon.choris.net/index.php?p=360 wifi sareak lokalizatzeko erabili dute. Hemen mapa: http://www.tagzania.com/tag/Huesca+wifi/?map=1

- ...

Beraz, esandakoa, imaginazioak ematen duen guztirako, baina igual adibideak dokumentatu beharko ditugu, ezagutarazteko eta ideia berriak sor daitezen. Ikusten ditugun batzuk Tagzania blogean komentatzen dira http://tagzania.blogspot.com/ , baina hobetu behar dugu.


3- Hau zer da, Aurki modura, Googlen tripak aprobetxatzen daben sistema bat? Ze, ez dot uste zuek sortu badozue inbentua Brasilleko edo Alemaniako jentia tag-ak karga ta karga ibilliko litzakenik, oin dabillen moruan...

Ba bai, euskal herritik mundura, makina-erreminta, pintxoak eta Tagzania :-)

Albiste honetan esplikatzen zuen Luistxok http://www.sustatu.com/1121935069 eta bere blogean esplikatu du ere.

Bai, GoogleMaps aprobetxatzen du, baina hemen sortu dugun inbentoa da eta bai, Brasileko eta alemaniako jentia Tagzanian dago gauzak sartzen, eta dirudienez gustatu egin zaie. Horrek ez du esan nahi, laster beste batek, google bera, edo yahoo, edo ms-k horrelako tresna bat inbentatuko ez duenik.

Tagzaniak GoogleMaps erabiltzen du, mapa onenak eta globalenak direlako, baina beste mapa batzuk erabil zitezkeen, koordenadekin.

Tagzania "social software" deitzen den multzoan sartzen da eta momentuz tresnak komentario oso onak jaso ditu mundu osoan (beno, japonieraz ez dugu ulertzen) hemen aurkitu daitezke batzuek: http://www.technorati.com/search/tagzania

Hasieran esan bezala, gauza asko ditu hobetzeko, errore batzuk konpondu, gauza berriak ipini, ... arrakasta badu, jendeak erabiltzen badu, ... pixkanaka joango gara egiten hori dana.

eneko


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to