Mikel Garmendia hil dela eta, artikulua AmatiƱok blogean eta zerrendan.
Eta artikuluan, Pedro Migel Etxenikeren zita biribil bat:

> Pedro Migel Etxenikek esan ohi duen bezala, edozein lan onek
> behar du %5 inspirazioa eta %95 transpirazioa, lanari darion izerdia
> alegia.

Ez nuen ezagutzen. Benetan biribila.

AmatiƱok animoak eman dizkigu Tagzaniakooi, nahiz eta aitortu, adina
aitzakia, ez duela ulertzen. Eta dio beste mezu batean:

> Aitortu behar dut uste izan nuela Luistxoren asmakizunen bat zela eta,
> orain dirudienez, mundua tagzaniaz beteta dagoela.

Ez, ez da Luistxoren asmakizuna. Luistxoren eta beste batzuen inspirazio
apur bat, eta gero, transpirazio asko. Batez ere, transpiratzeko geratzen
zaiguna, aurrera egin behar badu horrek.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to