Orain sei hilabete gehienek uste ez besteko egoeraz dago 
Kataluniako Estatutuaren eraberrikutza. Kinka larrian dago eredugarri 
izan behar zuen negoziazioa... ehun urteko historia luzearen ondotik.

     Espainiako Gobernuak ez dio oraindik erantzun 1898an Joan 
Maragallek (aitonak) bere “Oda a Espanya” olerkian egindako eskakizun 
bikoitzari: Espainiar administrazio publikoa modernotu eta nazio-
aniztasuna gogoan izan. Ehun urte geroago, PP nahiz PSOE indarrean 
egon, Espainiako Gobernua ez da gauza izan bi arlo horiek bereizteko. 
Estatua 17 autonomiatan antolatzea modernizazio-kontua izan daiteke, 
baina horrek ez dio Kataluniaren (ez Euskadiren) nazio-eskakizunari 
erantzuten. 

     Bestetik, Joan Maragall (1898), Miquel Roca (1986) edo Joan 
Maragall (2005) tarteko, Kataluniak beti uste izan du Espainiako 
Erresuma baino zaharrago denez gero, berari dagokiola Estatu guztirako 
proposamenak egitea eta “Estatu-erantzunkizun” honek darama Katalunia 
irtenbide orokorregietara.

     Horrez gainera, 1979an Kataluniak bere estatutua negoziatu behar 
izan zuenean, Pujolen Convergencia laugarren indarra zen, PSC, PSUC eta 
UCDren ondotik.  Pentsa gero zer gertatu ote zitekeen Gernikako 
Estatutuarekin, garai hartan EAJ laugarrena izan balitz…

     Alderdi ez abertzaleen nagusitasun hura tarteko, politikari 
katalanek ez zuten orduan salbuespen historikorik aipatu eta gaur egun 
Katalunian indarrean dauden testu juridikoek ez dute euskal eskubide 
historikoen pareko erreferentziarik egiten.

      Zenbait asteren buruan ikusiko dugu ERC zenbaiteraino dagoen 
gertu hurrengo 25 urteetarako itxurazko estatutu berria defenditzeko 
eta Zapaterok beteko ote duen Kataluniako Parlamentuak onartutako 
Estatutua onesteko konpromisua.

      Hala ere, inork ez dezala uste Kataluniako Estatutuaren 
negoziazioa bazterrean geratzea euskaldunoi komeni zaigunik. Behar bada 
epe laburrera “arrazoi” emango liguke baina, luzera, euskal estatutu 
berriaren konponbidea erabat zaildu.

      Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to