Gaur Bilbora metroz joan naiz. Geltokiko sarreran doaneko egunkariak banatzen dituzte: El Nervion, Que... denak antzekoak. Gaur berri bat eman didate: 20 minutos. "El primer diario con licencia Creative Commons". Madrid, Bartzelona, Sevilla, Zaragoza, Valentzia, Alicante, Malaga, Granada, Murtzia, Cordoban eta orain Bilbon ere argitartzen da, tokian tokiko edizioa. Guztira 974.929 egunkari egunero. Bilbon 40.000 ale, doan. Gai nagusiak Bilbao eta Pais Vasco izango ei ditu; 24 orrialde, astelehenetik ostiralera. EAEren mapa. Lehen albistea: "El 52% de los chavales vascos estudiará este año todo en euskera". Horretara, hizkuntza inguruan El Diario Vasco baino koherenteagoa: dena espainolez. Telebisten gainean hiru orrialde oso: TV1, TV2, A3, T5, C+ eta ETB2 kateen programazioa...
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to