Anjel Lertxundiren zutabea gaurko Berrian:

Eskopetera

Eskopetero bat ehiztari bat zen niretzat. Baina iragan igandean, blog batetik bestera nenbilela Kontxako bandera ibili zen bezala traineru batetik bestera, Leire izeneko neska batek 'Eibartarrak' blogean eta Mikel Iturriak bere 'Harrikadak' izenekoan zekarten kontu bati lotu nion nire arreta: eskopetera! iraina erabiltzen hasi omen da Bidasoa aldeko hainbat jende puta hitzaren baliokide gisa. Alardeek hiztegiari eskainitako kontribuzio lexiko paregabea inondik ere. Ez da kontu berria. Oraintsu ehun urte, emakumeen botoaren aldeko mugimenduaren garai ez hain urrutietan, suffragette! (sufragista) hitza zabaldu zen ingelesez, eta 'puta' gisako irainen banda osoa hartzen omen zuen. Gaur, ordea, emakumeen boza inork zalantzan jartzen ez duen honetan, mugimendu geldiezin batek egindako kontribuzio gizalegezkoaren sinbolo gorena dugu sufragista hitza.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to