[EMAIL PROTECTED] wrote:
Bai, barri onak!!!
Bazan ordua gauza agradablien gaiñian berba egitteko!!
Eta, zer dala ta askatu dabe oin? ze epaiketia ez detse egin.
Beste galdera bat. Gero fiantzak itzuli egitten dittue?
Nora doiaz hórrek fiantzok? zer egitten dabe diruakin?
leire
  
zergatik askatu daben orain ez dakit, baina fidantzen kontua epaiketara agertuko zaren berme modura erabiltzen da, eta behin epaiketara joanda itzuli egiten dute fidantza hori, libre zein zigortuta irtenda ere. dena dela, fidantza akusatuak berak jartzen badu, gero epaiketan "responsabilidad civil" edo beste zigorren bat jasoez gero, diru hori akusatuarena izanik zigor horri aurre egiteko erabili ohi dute, eta horregatik normalean familiar baten izenean edo jartzen da fidantza. tartean interesak eta kontu horiek ez dakit garbi zer egiten duten, diru asko jasotzen baitute fidantzetan, baina bueltatzen dutena ipinitakoa izaten da.
gero fiantzen beste kontua da abalak jarri ahal izatea ala ez, zeren kasu batzuetan diru asko denean banketxeak emandako abalak onartzen dituzte, baina "gure" kasuan hori salbuespenak besterik ez dira izaten

mitxel



  
Aupa!!!!!!!!!!!!!!!!! Iufiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Lantzian behin barri onak!! Eibartar bi barriro be kalian ikusiko
dittugu, alde batetik Joseba Zinkunegi egun “gutxi” batzuk espetxian
pasau ostian fidantza potolo potolo batekin, ta bestetik Mikel Garaiondo
urte potolo bi espetxian pasau ostian fidantza “txiki” batekin!!!!

Bixar ongi etorrixa egingo jako baina ondiokan ez dakigu zein ordutan
helduko dan, beraz ta etorri nahi daben danak begixak ipini eibarko
kalietako paretetan holan jakingo dozue noiz zabalduko doguzen Untzaga
aldian txanpai botilak, ta noiz ikusi, besarkatu, entzungo dogun Mikel.
Hori zan dana, oiñ lotara noia, bixar bankuan miloi bat laga ostian (nik
ez, ez dakat eta), Madril aldera eruan bihar dot kotxia ta nerbixuekin
ez da oso erraza izango, hobe deskantsauta juaten naizen emozino honek
igual ez dezta lagako lorik egitten.
Ondo izan ta PRESUAK ETXERA!!!
OIÑ EZ, OIÑTXE BERTAN!!!!!!!!!!!!

Onak izan.
Arrate

___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>
http://www.euskalerria.org_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

    

  

_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to