Erredios! Berriako idazliak ze? zerrenda honetakuak gorritzia erabagi dozue
ala? ;-) Bixar zein izango ete da?
Zihero ahaztuta nenguan gaur ze egun zan (bai, blogian argitaratu neban poliziakuen idazkixa ez neban fetxiangaittik egin).
Ez ahaztu, baiña, beste gizaseme biluzi-besozabalduna nerekin zeguala: Pablo Girón Carter izenez, ogibidez titiriteroa, eta ni baiño zatixa porrazo gehixago jaso zittuala (nik ostikadetan irabazi netzan), eta kartzelaldixa bardiña.
Dana dala eskerrikasko Xabier.
O.
XAbierrek:
Danok ez dozue Berria irakurriko, eta irakurrita be askok erreparau be
ez horko txoko txiki bati. Dana dala, eta atrebentzixa parkatzen
badeustazue, "udako postala" ataleko nire gaurko kolaboraziñua kopiauko
deutsuet, protagonistia zerrenda hontako lagun ezagun bat da-ta.
X.
Oier Gorosabel:
Irakurle gehienek ez zaituzte izenez ezagutzen, baina gogoratuko dira
esanez gero zu zarela orain dela hiru urte, 2002ko irailaren 14an,
Batasunaren ilegalizazioaren kontra Bilbon antolatu zen manifestaldi
handi hartan, bidea mehatxuka ixten zuten ertzainen aurrean biluzik eta
beso zabalik paratu zinen gizasemea. Baltzaren beltzak parean, goitik
behera mozorrotuta eta armaz josita, eta aurrez aurre zure gorputz
lerdena, flower power berri baten aldarrikapen mutu eta ozena. Tamalez,
sumisioarekin lotzen da hemen bakezaletasuna, eta zu, Mister Euskadi
izendatu beharrean, zomorroien borra-kolpe eta espetxeko bolada batekin
saritu zintuzten.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]