Neuk be lapurtzen nituen arbola horko adartxoak etxerako :-)

...eta igande goiz askotan parkeko bankuetan jarrita irakurtzen nituen periodikuak. Orain, ez.

Ados nago, parke horiekin egin duten "konponketa" ez da egokiena nere ustez, baina auzokideen, hau da parke horietan bizi den jendearen oneritziarekin egin dela uste dut (edo hori kontatu didate)

Nere zalantza: parke publikoak badira, bakarrik parke horietako bi pegoretan bizi direnen eritzia jasota nahikoa zen?

Agirre zela alkate, urte dezente dela beraz, kriston foloia sortu zen parke horretako pinu bat motoserratu zelako. Istiluetan munizipalak "antidisturbios" moduan ibili zirela gogoratzen dut.

Beste garai bat zen, jendeak gehiago protestatzen zuen orduan, tomajauk zale gehiago zegoen :-) , edo oraingo alkateak hobeto egiten ditu gauzak, batek daki.

Egunero pasatzen naiz parke horien aurretik eta ez dut inoiz "suizidendako" eserleku horietan inor jarrita ikusi!

Modernuak izango dira eserlekuok, baina hor esertzea..., eta bedarra zemento gehiagorekin estaltzea, ez dakit ba nik...

Ez didate galdetu, baina kontra bozkatuko neuke.

eneko



At 11:07 21/09/2005, you wrote:
Anderrek:
> Eta gaur arratsaldian kriston digusto haundixa, 4ak aldian
> Bidebarrixetatik behera noiala ikusi dot zelan San Andres eskola parian
> daon jardiƱeko mimosatzar bat motoserratu duten.
> Gorao daozen moruko beste jardin txungo zatar eta kutre bat eitxeko
> bada, publiko egiten dut hemen nounbaitxen lurrian sartuta eukioten
> tomajauk-a deslurperatu eingo dotela eta Jerooooonimo ohiupean Untzaga
> plazan daon edifizio zaharberritu hori botatzen saiatuko naizela.

Nik be arratsaldian disgusto bera!!
Jardin hori zan Untzagatik behera bedarrakin gelditzen zan bakarra!!!
Mimosa hori loratzen zanian udabarrixa laster zetorrela esaten zestan,
bere usaiƱakin perfumau dittut nik zapatu goizaldeko ordu asko!!!
Baitta adartxo bat hartuta etxian jarri!!
Suizidendako beste parke bat egin bihar dabe!!!
Eibarren berdegune bakarra Guardi Zibillen kuartela da!!!
Neuk be Jeroooonimo-ka hasi bihar naiz!
Destrucciones Eibar!!!
Leire, arapajoe
_______________________________________________

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to