Gaztelumendi.org blogean irakurri berria:

<http://gaztelumendi.blogthing.com/2005/09/22/zentsura/>http://gaztelumendi.blogthing.com/2005/09/22/<http://gaztelumendi.blogthing.com/2005/09/22/zentsura/>zentsura

Hezkuntza sailak
>Aurki.com zentsuratzen du ikastetxeetan
>
>Ez duzue sinetsiko, baina pornografikotzat jotzen dituzte
><<http://www.aurki.com>http://www.aurki.com>Aurki.com atariko berriak Hezkuntza saileko
>arduradunek. Hau da Euskadi, aurrera doan herria!
>
>Ikastetxe bateko ordenadore gelan, goizeko 11:00etan, e-blogosferako berri
>izateko Aurki.com-era jo dut, egunero egin ohi dudan bezala. Eta hara non,
><<http://212.142.143.115/stop.php?CAT=%5Bpornografia-ac%5D&RULE=%5BDenyPorn%5D&DATETIME=%5B22/Sep/2005:11:48:49%5D&FILE=-&CODE=06db8af6c9817f4a6979a84eca043d3ffbdaee9be0f246546bf8b3237503f730a902db232a8b86f9d577b9f62db0b7c5c645dedc81ec798c34f8d4c80bd3168f63e19a6cba9d31dc0abe8f63c32211bd3939769bf6111ddf&LANG=esp&URL=http://www.aurki.com/>http://212.142.143.115/stop.php?CAT=%5Bpornografia-ac%5D&RULE=%5BDenyPorn%5D&DATETIME=%5B22/Sep/2005:11:48:49%5D&FILE=-&CODE=06db8af6c9817f4a6979a84eca043d3ffbdaee9be0f246546bf8b3237503f730a902db232a8b86f9d577b9f62db0b7c5c645dedc81ec798c34f8d4c80bd3168f63e19a6cba9d31dc0abe8f63c32211bd3939769bf6111ddf&LANG=esp&URL=http://www.aurki.com/>orri
>hau agertu zaidan. Goiburua ikustea aski da, /stop [pornografia-ac]
>agertzen zait nabigatzailean.
>
>Argi dago, zentsuratzaileek ideia zipitzik ere ez daukate. Hezkuntzari
>buruzko sail oso eta interesgarri bat ere badauka Aurkik, orain arte
>teknologikoki aurreratuen ari diren ikastetxe eta unibertsitate eskoletako
>blogak ageri dira bertan. Baina Hezkuntza saileko funtzionariek ez dute
>horren berri. Berritzegunetan egongo dira, Interneten nabigatzen,
>jolaseanÂ… baina Aurki.com zer den ez dakite, antza.
>
>Pena da, ikasleek, irakasleek euskarazko Internet panoramari buruz
>zertxobait gehiago ikasteko modua lukete. Soft libreari buruz
>informatzeko, nabigatzaile eta bilatzaile espainolak albo batera uzteko
>gogoa sortuko litzaike beharbada, eta irakaskuntza teknologia berriekin
>hobeto uztartzen ikasiko lukete.
>
>Baina, zentsura da Internetekin lotzen dugun berba. Lotsagarria.

Zentsura barik, inutilidadea esango nioke neuk...

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to