Imanoltxuk jiñok:
 
katalanek lortu dabena/leikeena ondo, nahikoa, eritzi ezkero, ondo, pozik egoteko moduan; baina gutxi eritzi ezkero, txarto.  
-- Lerro bitan laburbiltzea zaila dok. Nik esango neukek hangoa eta hemengoa ez dirala gonbaragarriak, 25 urteren aldea dago. Katalanek lortu juek orain orduan lortu ez zebena, besteak beste, orduan CiU laugarren alderdia zalako eta orain lehenengoa. Eta CiUk (46) eta ERCk (23) maioria osatu lezaketelako.
   Katalanek aurrerapen haundia egin juek arlo sinboliko (nazioa) eta parekotasunean (bilateralitatea). Ez  dituk oraindik heldu gure autonomia fiskalera.
 
 < Ez dago txarto kasu honetan burruka hori kanpotik ikustea, espektakulua interesantea da, eta parte hartzaleak ez garenez lasaitasunez ikusi leike. 
-- Ez gaituk partehartzaile zuzenak, baina bai zeharkaka. Katalanek etorkizunak gurea baldintzapetuko jok.
 
 < Erreleboka jardutea be ez dago txarto. Alditxo batean "euskaldunek" jardutea bultzaka (legebiltzarraren estatutu aldaketa proposamena) eta gero katalanek... agian horrelaxe nekatu egin leikez espainolista kontserbadoreak. 
-- Ba... horixe. 
 
Jokaldia gainera zati handi batean psoe (psc)ren barruko kontua da.  
-- Nolabait esateko, españoleenetik  katalanenera honelatsu edo izango litzatekek: PSOE-Zapatero-PSC-Maragall.
 
<Ciu-k eta Erc-k be jokatzen dabe, jakina, baina zirt edo zart psoe barruko indar koerlazioetan egongo da .
-- Benetan jokatu dabena CiU izan dok. ERCk independentzia berbia hitzetik hortzera aittatu baino ez jok egin. Independentzia aldarrikatuz jarri juan Maragall lehendakari, independentzia aldarrikatuz nahiago izan jok gobernagarritasunari eutsi Estatutu hobea defenditzea baino eta, atzenean, Maragallek eta Masek alkarrekin erabakitakoa independentziarako pausu bat baino ez dala esan.
 
Eta une honetan Euskal Herrian ez dago kapazidaderik ezer ez egiteko, dana dago geldi.  
-- Geldi... geldi... benetan?
 
Amatiño  
 
 
       
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to