/Amatiño/ wrote:
Galdetu ere galdetu nuen inork ba ote zuen Esparteroren erabaki horretaz
informazio gehiago eta... Ez bide daki inork ezer gehiago.
Nik hasieran pentsatu nuen horrelako daturen bat irakurrita nuela
Gregorio Mujica-ren monografian eta ibili nintzan bila, eta baita zeozer
topatu ere, markatuta neukalako liburuan, baina ez zen datu bera, eta ez
nuenez ezer gehiago topatu bertan utzi nuen. Orain berriz ere mezua
irakurtzean akordatu naiz seguramente hori efemeride hori Nerea Aretan
liburutik jasota egongo dala, begiratu eta efektibamente itxura guztia
dauka hortik hartutakoa izateko:
/"1843. urteko setienbrian 30ian Espartero-k, Eibartik andrazkuak be
soldau izen ahal izeteko ein jakon eskabidiari baietza emon etsan. Ez da
agiri ia ondorenian batalloia sortu zan ala ez. (XV, 21)"/ 405. orria.
Nerea Areta Azpiri
/Eibarko Efemeridiak. Kronika historikua 1936rarte./
Ego Ibarra, 2003
Efemeride horretan ematen duen erreferentziak/ (XV, 21)/ Pedro
Zelaiaren/ Eibar. Síntesis de monografía histórica /liburuarena da. Nik
ez daukat liburu hori orain eskura, baina zerbait gehiago aurkitu nahi
bada hori izango da tiratu beharreko haria.
Portzierto, Efemerideen liburu horrekin CDa ere dator eta bertan liburu
osoa pdf formatuan dago. Bertan kontsultak egin daitezke. Ona litzateke
hori bera sarean egotea, baina Egoibarra.com-en dagoena liburuaren lehen
20 orrialdeak dira (685 orri ditu) eta beraz, normala Googlek ere ezin
aurkitu izana. Horren arrazoia ez dakit artxiboaren tamaina handiegia
den ala arrazoi editorialak diren.
Eta bukatzeko, behin hasita eta aitzakia emanda, Gregorio Mujicaren
monografian markatuta nuena jasoko dut, hurbileko kontua baita. 1834.
urteko kontua da hau. Lehen karlistadaren garaia da eta Eibarren giroa
liskartuta dago. Herrian liberalen menpe dago eta karlistek "herria
berreskuratzeko" egin dituzten ahaleginak ustelak izan dira. Fernando de
Zabala da karlisten buru eta Gaspar de Urrieta da liberalena. Armekin
ezezik idatziz egiten dute gerra eta batak besteari bidalitako gutunak
(inprimatu eta kalean banatu zirenak) daude jasota. Horietako batean
hauxe esaten dio Gaspar de Urrietak Fernando de Zabalari:
/"Que estamos armados todos los hombres desde 14 hasta 70 años. Que
también lo están cien heroinas. Que las restantes saben cargar el fusil
mejor que Zabala"./ 51.orr.
Gregorio de Mújica
/Monografía Historica de la Villa de Eibar/
3. edición. Ayto. de Eibar. 1984.
oier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]