Uda honetan ikusittako gauza batzuekin pare bat mezu idazteko gogua sortu
jatan.
Modan gaiñekuak dira. Bai, modan dagozen erropen gaiñekuak. BAi, moda.
Cibeles eta Gaudi pasau dira, baiña hor agertzen ez diran gauzak kontau
nahi dittut, eta blogik ez dakaranez, zuei bialdu.
Ezagutzen ez nozuenok pentsauko dozue "fashion victim" hórretako bat
naizela, eibartar pijilla bat.
Ezagutzen nozuenok, ostera, pentsauko dozue zoratu egin naizela,
badakizuelako nere  estilua gehixago dala "traperos de emaus"-ekua modiana
baiño. Beraz, badakizue, zeozer haundi geldittu bajatzue edo emon badau,
pentsau nik etekiña etara neikixola.
Harira, Punks not dead. Gandorrak, txupa baltzak eta praka estuak badatoz
bueltan poliki-poliki.
Neskendako jertsiak oso-oso txikixak. Sujetadorera justu-justuan
aillegatzen diranak. Toreritak be ez dira. Eta barri ona neskendako:
laster armarixuan dakaguzen jerse-minigona hórrek (bai, haundi-haundi
hórrek) etarako dittugu. Ikusi dittut luziaguak. Neskazaliendako, penia.
Patata-zakua emoten dogu eta!
Hurrenguan, instrukziñuak: Nun lotu prakak!
leire, top model
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to