Amatiño:

Franco hil eta demokraziakin batera hasi nintzuan ni EAJ-NVn inguruan, politika-biderik aukerakuena zalakuan. Horretara, nik ez najuan zer ikusirik izan jeltzaliekin 1976-77 ingururarte. Nere koñatua Julio Sarasua (Asierren aitta) eta bixok sasoi haretan ezautu genduan Garaikoetxea eta berak esan zeskuan "erabagitzeko" ordua zala. Garaikotxea ekarri genduan Kulturalera hitzaldixa emoteko eta ziharo gustau jakun. Gauza guztiz barrixak, zentzunezkuak eta etorkizundunak eritxi jakuzen.

(...)

Imanoltxu:


Liburu zaharrak saltzen dituen azokatxo batean pitxi bibliografiko bat topau eta erosi neban asteburu honetan: "Alderdi: Euzko Alderdi Jeltzailia'ren deya = boletín del Partido Nacionalista Vasco", 1971eko "urrilla" eta azaroko 268 eta 269 "zenbakijak". Nire gustorako benetako harribitxiak, ordurarte sekula ikusi ez nebalako klandestinitateko EAJ-PNVren boletinik, Baionatik aterata.

Bi sasoi horien, eta baita geroagokoen berri, etorriko da gaur iragarri den liburuan: Xabier Arzalluz-en biografia. Arzalluzen sinadurarekin doa, eta Javier Ortiz kazetari donostiarra (Ibarretxeren biografiaren egilea) editore gisa ageriko da, baina Ortiz bera da idazlea.

http://www.javierortiz.net webean aurkitu daiteke gaur zeozer.

Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to