Mikelek:

Honen inguruan nik beti galdera bat ein izan dot:
Everest puntara igotzen dana 8848 metrotara dago, ala gorago? Ze gailurraren
puntaren gainetik izotz/elur kapa handi bat egongo da ba ezta?

-- Juan Ignacio Lorente euskal espediziño-buruak (1974?) esan zestanez,
Everesten alturia 50 zm. inguru aldatzen dok, urte batetik bestera,
egualdixan arabera.

   Baiña, hórrek 50 zmz. aparte, mendixan altura "praktikua" ez dok aldatu.
Hau dok, atxa (x) gehi izotza (y) beti dok bardin, nahiz eta oiñ jakin atxa
uste zan baiño bajuagua dala eta izotza, ostera, uste baiño lodixagua. Baiña
oiñez igo biharra... lehengo altura berbera.

Amatiño




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to