Uste dot jendea ez dala konturatzen legebiltzarburu batzuk epaitzea zenbateraino den arraroa demokrazia batean.
 
    Bere antolamenduan gainean euskal legebiltzarraren, edo erozein legebiltzarren "soberaniaz" berba eitten da, baina kasu honetan ikusten dogu zertan gelditzen den "soberania" hori be bai.
 
    Epaiketa hasi baino lehenago epaileek erabaki batzuk hartu dittue epaiketak ahalik eta isla mediatikorik eskasena izan daixan, kasu honetan epaituen kalterako, nire ustez.
 
    Bilbaok, Knorrek eta Atutxak epaiketa irabazten badabe eta libre gelditzen badira, irabazi dabe. Epaiketa galtzen badabe eta epaileak errudun deklaratzen badittue, Espainiko justizia Euskal Herrian honezkero begi txarrez ikusten bada, hemendik aurrera are txartuago ikusiko da, eta alderdi horretatik hiru kondenatuen ideia politikoek irabaziko dabe, eta Espainiako (in)justizia galdu. Horretara, irabazi edo irabazi. Edo ez?  
 
    Erabakixa teknizismoz jantziko da, baina halako epaiketetan, epaiketa politikoetan, pisu gehixago dauka epaitzen daben pertsonen pentsamoldea: ideologikoa, politikoa, norberaren tripak eta norberaren kalkuloak, zer komeni dan... Edo zer pentsatzen dozue, epaile profesional horrek automata hutsak direnik?
 
    Zer? Zer gertatuko da? Beste porra baterako aitxakia dogu? Neu behintzat ez naiz ausartzen bixar-etzi zer pasatuko dan esaten.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to