Eibartar bat juan zan Sustaturen izenian edo, Wifi kongresu batera Bilbora... eta wifirik ez!
http://www.sustatu.com/1131406215

bigarren egunerako gauzak txukunago:
http://www.sustatu.com/1131489960

Baina txoritxo batek pasatuta, kronika pribatu sekretu baten jabe egin naiz, eta hona botako dut, txibato lanak egiten:

Barre batzuk egin ditut hemengo teknikari gaztearekin: "Congreso wifi sin
wifi" :-)

Tipo gazte bat da, hacker itxurarekin. Ea zerbait egin zezakeen galdetu
ziotela atzo, berak ezetz, hori Euskaltelen kontua zela.

Dena den deitu ziola Euskaltelen lan egiten duen lagun bati. Eta harek:
ufffff....

Beno, gaur arte.

Ematen duten klabean, hitz bat gehiago sartu zutela dirudi. Zeren gaur
paperetan hau zioen:

Pasahitza hasierako "u" barik tekleatu. Password without the first "u"   edo
horrelako zeozer :-))

Eta egia da, pasahitz guztiak "u" batekin hasten ziren, nik atzo paper
ezberdinekin egin nuen froga, eta pasahitz denak "u"-rekin .... gaur hori
kendu eta badabiltza.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to