Jakin dot Isasi panaderixako etxe barrixen proiektuak ez dabela errespetauko etxe aurrian daguan enpedraua. Eibarko etxerik zaharrenetakua Txirixo-kalian dago. Obrak dagoz bertan. Ikusi dozue? barrutik hustu, eta alboko hormia barrixa egin detse. Bloke grisekin!!! Danon bistan iñungo lotsarik barik!! Ondo dago gure ahozko ondaria gordetzia, ondo dago gerrako "gure" ibillerak eta republikia gure ikono izatia. Baiña ondare fisikua? 400 urteko basarrixak bota hotel bat egitteko. Alfako ofiziñen eraikiña bota interes komertzialen mesedietan. Guk gauza gitxi dittugu. Hainbat bidar erre deskue herrixa. Zaindu egin biharko leuke udalak gelditzen jakun apurra. Igual zaintzeko eskatzen dotena ez dala hain inportantia? Izan leike, baiña horretan pobriak gara, ondarian pobriak izanda danak daka bere balixua. Ez ahaztu gargolena Portzierto, nun dago Urkiko kurutzia? leire, konserbadoria
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]