Xabierrek:

Nik, indefektibleki, telebistan maiz eman duten pelikula batekin; ez dakit izenburua "Capitanes intrépidos" edo antzeko zerbait den: Spencer Tracy marinel portugesak Bartholomew ume mimatuari "Ay mi pescadito" kantatzen dionean (barka, Luistxo, espainolezko bertsioa bakarrik ikusi dut), eta gero hiltzen denean... benetako pornografia emozionala da hori niretzat.

 
Nire negarraldi sonatuena Benigniren "La vida es bella" pelikulan izan zen, zinetik ateratzerainokoa. Sekula gehiago ez zait gertatu zinetik atera beharra.
 
Kontua da nire umea jaio berria edo oso txikia izango zela, eta nire urtebetetze oparia zinera joatea izan zela, bi pelikula, egun horretan bertan estrainatzen zen "La vida es bella" (beraz, ez neukan pelikularen inolako erreferentziarik) eta W. Allenena, urte horretakoa, ez dakit "La maldición del escorpión de jade" edo izango ote zen.
 
Poz-pozik sartu nintzen "la vida es bella" ikustera. Pelikularen lehen partea oso polita da, komedia italiano itxurakoa, dena polita. De repente, eten moduko bat egiten da eta kolorea aldatzen da, alemanek Benigni eta umea eramaten dituztenean. Dena aldatzen da orduan, alaia eta koloretsua zena, triste eta gris bihurtzen da. Nire negarrak orduan! Ikusten neban umea, ikusten neban aita...eta ni negar eta negar. Ezin aguantatu, kalera irten behar izan neban, aterkina eta poltsua salan lagata.
 
Elena
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to