Martin Varsavskyk ESTE-n eman zuen hitzaldian mahaian egotea tokatu zitzaidan, eta argentinarrak aluzinatu egin zuen tokiarekin... pero .... ¿donde estoy? ¿qué es esto? galdetzen zuen behin eta berriro

Campus txikia da ESTEkoa, eta toki gutxi dagoenez, "Loiola Centrum" izena duen eraikina, Aula Magna bezala erabiltzen dena, berez gero eta gutxiago erabiltzen zen/den eliza da.

Ondo prestatua, telebista, wifi, proiektoreak, pantaila erraldoiak, ... eraikin abanguardista eta apur bat "arraroa", baina eliza zen eta da. Aurkezleen mahaia altarea da eta hizlariarena pulpitoa :-)

Egia esan, Campus guztia nahiko "arraroa" da, Espainako Arkitektura Saria irabazi zuen, baina egia esan gaur egun ergonomia edo akzesibilitate saririk ez zuen inolaz ere irabaziko. Egokitasunak egiten dita eta hori bai, arraroa baina polita da... nere gusturako, jakina.

Bada, mundu asko duen gizona, baina lehengo aldiz hitzegin zuen pulpito batetik, eliza batean, Varsavskyk herenegun Donostian :-)

Espazio arraro horretan oso ondo moldatu zen jendearengana hurbiltzeko eta mezua trasmititzeko, baina hasieran behintzat power pointa erabili zuen.... besteak beste CodeSyntaxek Tagzaniaren egokitzapen batekin egindako mapak erakusteko.

Goizean Eroski eta MCC-ko Lehendakaria izan zen Antonio Cancelo egon zen toki berean hitzaldia ematen (Jornada de empresa genuen ESTEn) eta Eibarren Alfan praktikante moduan inyekzioak ipintzen eta Eroskiren sortzaile izan zen Juan XXIII kooperatiban lanean ibili zeneko ipuin politak kontatu zituen.

Ondo kontatzen ditu gauzak Cancelok eta gustora Eibarko ipoinak entzuten ni.

Oso ondo egon ziren hitzaldi biak eta harrigarria badirudi ere, gauza amankomun dexente ikusi nituen Varsavsky eta Canceloren artean.

Idatzi behar dut hortaz...

ondo segi

eneko




At 21:22 17/11/2005, you wrote:


Martin Varsavskyrekin...


-- Varsavsky hori baldin bada guru argentinarra... hona anekdota:

        Orain dela lau edo bost urte gertatua, Euskal Elektronika Enpresen
Clusterraren 15. urtebetetzean edo. Bi hizlari gonbidatu, zein baino zein
ospetsuak omen. Bata jubilatzeko sasoian zegoen unibertsitate-irakaslea,
espainiar karroza samarra, trajez eta tanganilloz jantzita. Bestea
argentinar hori, aurrekoaren semea bailitzan, gaztea, galaia, sport-jakaz
eta tanganillorik gabe.

Lehenengoak, argiak emetatu arazi, azken generazioko power pointa luzatu
eta, ezer berririk ez esateko, kriston txapa bota zigun. Denok lokartzeko
moduan.

Ondotik Varsavsky hori, internet, sare eta teknologia berrien super-gurua.
Taula gainera igo, erdiratu, eskua jaso eta, aktore-itxurak eginez,
proiektore-arduradunari esan zion: "Mesedez, itzali hori, piztu argiak, ea
horrela elkar hobeto ikusten dugun eta hizketan elkarrekin egiten dugun".

Aristoteles denboretako hitzaldia eskaini zigun, a capela, guztiz berri,
ulergarri eta interesgarri.

        Amatino

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to