Sustatun irakurria hor behekoa. Literato koadrila dira blogista hauek denak... jende normalik ez ote da azalduko?
Eibarko bi, Zapiain eta Mendiguren, tartean.

bestalde, Iban Zalduak posta arruntez bere lehen nobela bidali dit, jakin badakielako ez dudala libururik erosten, eta gainera, euskaraz barik, erderaz delako: Si Sabino viviría (sic).

La Lengua de Trapok atera dio, bere ipuin bilduma kastellanoak atera dizkion editorial espainol berbera. Oraingoan, solapan, minibiografian Volgako Batelarien blogaren helbidea dakar liburuak: http://www.eibar.org/blogak/volga

Bueno, solapan ez du esaten bloga denik, baizik eta "revista electrónica de literatura"

---



Blogen gainean Euskadi Irratiko Arratsaldekoan




patxi gaztelumendi ¦ irratia.com ¦ 2005-11-18 ¦ 11:43 ¦ <http://www.sustatu.com/index_html?gaia=Blogak>Blogak

Euskadi Irratiako Arratsaldekoa saioak, blogintzaren inguruko saio berezia egingo du gaur (azaroak 18, ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Euskaraz idazten duten blogari ezberdinak gonbidatu dituzte berbetan jarduteko.

E-posta bidez jaso dut nik abisua, telefonoz ere jendearen bila aritu direla badakit, ahoz ahoko komunikazioak funtzionatu du behar bada, ezetzik jasoko zuten... kontua da blogintzaz arituko garela Euskadi Irratian. Eta blogintzaz jardutea, bitetatik uhinetara igaroko da gaurkoan.

Arantxa Iturbe eta Tere Belokiren ahotsa entzuten dut nik gehien, normalean, Arratsaldekoan. Elkarrizketak egiten ausartak eta iaioak dira, erantzuteko beta hartzen duzunerako, hurrengoa prest daukaten kazetariak dira, eta tentuz ibili behar da zer eta zelan erantzun.

Gaur elkarrizketatuko dituzten blogariak:

Katixa Agirre <http://katixe.blogspot.com/>Etiope bat Martitzen

Markos Zapiain <http://eibar.org/blogak/zapiain>Batzutan Pelipe bihurtzen dena

Xabier Mendiguren Elizegi <http://eibar.org/blogak/mendiguren>Paperjalea / Egunen harian

Josu Martinez <http://kaiolumazikinez.blogspot.com/>Olegario Makarrovski moduan ezagutua

Joxe Arantzabal eta bere <http://www.goiena.net/blogak/faroa/>Faroa

Patxi Gaztelumendi <http://gaztelumendi.org>gaztelumendi.org lubaki digitaletik.

... eta gehiagoren bila ere badabiltza, beraz ikuspegi interesgarria izan daiteke.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to