Bai, Asier, lehengusu txikiak gara, bai.
Hona aitak kontatu didana gutxi gorabehera:
Zure birramandrea Andresa Toledo zen, nire aitajaun Joxe Toledoren arreba
zaharrena. Andresa, Luis Areizagarekin ezkondu zen; Zarautzera. Eta bi alaba
eduki zituzten. Bata, Sarasuatar batekin ezkondu zen Eibarrera; -hori zure
amama Jesusa izango da-. Bestea, Bergaretxetar batekin Zarautza; abeslaria
adar horretakoa da. "Goarnizioneroa" izan behar zuen Areizagak lanbidez.
Kontu genealogiko gehiago:
Zuen birramandre Andresa eta gure aitajaun Joxe Antzuolako Iriarte baserrian
jaio ziren. Euren aita -oso ume zirela zendu zen- Aitza baserriko semea zen;
ama, Paula Garitano, berriz, Iribarko alaba. Paula Garitano -zure
hirugarren amona- nire birramona, Domingo Bereziartuarekin ezkondu zen
alargundu eta gero. Eta hiru alaba eduki zituzten. Fermina Eibarrera ezkondu
zen, Joana Andoainera (ezagutu nuen) eta Maria Bergarara (honen ondorengoak
ezagutzen ditut).
Korapiloa?
Orain zuri tokatzen zaizu. Kontatu zure adarra zela zabaldu den.
Bukatzeko bi galdeara: Zu zara “Eibarko euskara” liburua aurkeztuko duena?
Egubakoitzeko afariko argazkiren batean agertzen zara?
A! eta hasi kantuan bizipoza ematen du eta.
maitek
Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> writes:
Maite Toledo:
> Barkatu Asier, hanka egin dit zure mezuak goizean.
> Sarasua daukazu abizena; ezaguna egiten zait. Abestu egiten duzu? .
Abestu? Ezta Gabonetan bez; hobeto esanda, Eibartarrak zerrendako
afarixetan bez.
> Eibarko denda bat ere etortzen zait gogora , hor, "2 de mayo"ko beheko
> aldean. Galdetuko dut etxean. Sarritan entzun ditut gurasoak eta osaba
> izenak Eibarko lehengusuak aipatzen.
Nere birramona, Toledo, Zarautzera ezkondu zan, eta hantxe jaso zan nere
amona, Jexuxa Areizaga Toledo. Handik Eibarrera etorri zan, nere
aitxitxakin ezkonduta.
Ez dakit, ba, zuk diñozuzenak izango ete diran.
Asier
Maite Toledo Saralegi <[EMAIL PROTECTED]> writes:
Barkatu Asier, hanka egin dit zure mezuak goizean.
Sarasua daukazu abizena; ezaguna egiten zait. Abestu egiten duzu? .
Eibarko
denda bat ere etortzen zait gogora , hor, "2 de mayo"ko beheko aldean.
Galdetuko dut etxean. Sarritan entzun ditut gurasoak eta osaba izenak
Eibarko lehengusuak aipatzen.
Urte askotarako.
maite
Attachment (maite, toledo saralegi.vcf): text/x-vcard, 179 bytes
BEGIN:VCARD
VERSION:2.1
N:saralegi;maite,;toledo
FN:maite, toledo saralegi
EMAIL;PREF;INTERNET:[EMAIL PROTECTED]
REV:20051121T162437Z
END:VCARD
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]