Nafarroako "Diario de Noticias"en edizio berezitu bat da berez, lehenago ere "Diario de Noticias de Alava" ateratzen ari ziren bezala.
Egunkariaren jabeen artean Juanito Zelaia dago, Cegasa, Tximist eta abarretako ugazaba oñatiar euskaltzalea.
Hau jendaurrean ez dago esaterik baina, jeltzaleen nolabaiteko mugimendua suma liteke atzean, DVri irakurle batzuk kentzeko. Deia-ren Gipuzkoako edizioa indartzen saiatu ziren orain dela pare bat urte, baina ez zuen funtzionatu. Orain Deia-Gipuzkoa hura desagertu egin da, eta bertako erredakzioko jendea arduratu da "Noticias de Gipuzkoa" martxan jartzeaz.
Bihartik aurrera ikusiko dugu zelako produktua den.
X.
El 23/11/2005, a las 10:51, Gari Araolaza escribió:
Irratian entzuten ari naiz Noticias de Guipúzcoa (Gipuzkoa?) horren
inguruko propaganda.
Arraroa egin zait, egunkariak titulu hori izan eta Radio Euskadin
anuntzioa euskaraz ematea. Hau da, anuntzioak euskaraz egiteko moduko
sentsibilitatea badaukate, zergatik ez egunkariaren izena euskaraz?
Nor dabil horren atzean? Izenaren arabera esango nuke kanpotik datorren
frankizia horietako bat izan leikela, baina ezin asmatu...
Gari
<ATT1136903.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]