Zerrendakide berria daukagu.
Mezuak bidaltzeko, badakizu --> eibartarrak@postaria.com
Ongi etorri, Ainara.


Arratsalde on,
Ainara Argoitia naiz, 27 urte ditut eta eibartarra naiz. Lanbidez kazetaria naiz, eta azken bost urteotan Andoainen nabil beharrean, Euskaldunon Egunkarian lehenengo eta Berrian orain. Zerrenda honetan izen eman dut, egitasmo interesgarria iruditzen zaidalako hau. Sarri bisitatzen ditut komunitate honetako blogak, eta hain justu ere, halako batean argitaratutako berri edo gogoeta bat irakurtzen ari nintzela bururatu zitzaidan hemen izena ematea. Zer eskaini dezakedan ez dakit, baina bai asko jaso dezakedala.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to