Zerrenda honetan, eta afaria izan genuenean, eman nuen Eibarren egitekoa zen mintegi honen berri, ea inor animatzen zen, blogariei ere egiten baitzitzaien gonbita.

Ba suspenditu egin da. --Luistxo


EUSKARAZKO HEDABIDEEN TOPAKETA MINTEGIA - BERTAN BEHERA
Larunbat honetan, azaroak 26, zen egitekoa Euskarazko Hedabideen Topaketa Mintegia Eibarren. Matrikulazio kopuru txikiaren ondorioz bertan behera geratu da. Data berria jakinaraziko dizuegu

Talde antolatzailearen izenean, Joxe Basterretxeak honako idatzia pasatu die izena eman zutenei:

Agur t'erdi mintegikideok

EHTM-Mintegiko antolakuntza-taldeak eskatuta, jakinarazi behar dizuet azaroak 27ko mintegia bertan behera utzi dela matrikulazio kopuru txikia eta larunbaterako iragarrita dagoen denboralea direla-eta. Antolakuntza-taldeak (Berria, EKTSA, Topagunea, Elhuyar, Nabarra, Erein eta Uztaro) barkamena eskatzen dizu nahigabe eragin ahal izan dituen ezerosotasun horiengatik. Bertan behera uzten dugun mintegiari data berria ezarri bezain pronto, berriro izango gara zuekin; izan ere, Sektorearen eztabaida egin-egin behar den zerbait dela uste baitugu.

Laster arte

Jose Inazio Basterretxea
</blockquote></x-html>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to