Serafinen aurkezpena, hemen:
http://www.eibar.org/mat2/eibeuskaurk
Lehenguan irakortzen netsan Andu Lertxundiri, Bilbon Kultur Politiken
Nazioarteko Konferentzian esandakuak, internetan desafixuari begira:
?euskarak zortzigarren lurraldea konkistatu behar du; teknologia berriena
eta Internetena. Lurraldetasun fisikoaz gainera garrantzi betea du
lurraldetasun birtuala ere bilatzea ziberespazioan. Hor ez dagoena ez da;
hor ez bagaude, gureak egin du?
Ba honen harira esan gura neuke, badaguala eibarespazioan
<http://www.eibar.org/zerrenda>Eibartarrak posta-zerrenda deritxon posta
elektronikoz funzionatzen daben lekua, euskeraz edozeren gaiñian jardun
zeinkiana, jentian arteko informaziñua trukatzeko, eta abar. Eibarko
euskaraz idazteko aukera politta da, euskeria erabiliz eta idatziz
ikasteko. Aukera bat da. Zerrendia bizi bizixa da eta asko ikasten da,
euskerian gaiñian zein bestelakuen gaiñian.
Anduren berba harek, hemen:
Lurraldetasuna edo gu gara zortzi probintzi
Alarma-dei ugari entzuten ari gara teknologia berriak direla-eta.
Egunotan, azkena: Unescoren ustez, gaur egun munduan hitz egiten diren sei
mila hizkuntzetatik ia gehienak hilda egon daitezke mende hau bukatzerako,
eta prozesu horretan Internetek eragin sekulakoa izango omen du.
Aurreikuspen apokaliptiko horren aurrean nik ez daukat hemen aldarri bat
egitea beste biderik: gu gara zortzi probintzi. Edo, beste modu batean
esanda, euskarak zazpi lurralde naturalak izateaz gainera, zortzigarren
bat konkistatu behar du: teknologia berriena, Internetena.
Orain arte lurraldetasun fisikoak "gu gara zazpi probintzi" kantatzeak
indar handia zuen, horrekin lurraldetasunari ematen ari gara gure
etorkizunaren giltza. Ez naiz auzi horri garrantzia kentzen hasiko, baina
lurraldetasun fisikoaz gainera, garrantzi betea du lurraldetasun
birtualaren konkistak ziberrespazioan. Hor ez dagoena ez da; hor ez
bagaude, gureak egin du. Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza
baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak. Aspaldi ikusten ari
gara eskolak, eman dezakeen guztiarekin ere, badituela bere mugak
transmisioari dagokionez. Badakit teknologia berriak ez direla panazea,
baina badakit ziberrespazioan geure zortzigarren lurraldea bilatu gabe ez
dugula ezer lortuko.
Euskarari eta euskal kulturari eutsi nahi badiegu, ezin dugu beste
hizkuntzen eta beste iniziatiben maizter izan. Iniziatiba partikular askok
ikusi du hori eta ezingo diegu sekula behar bezala eskertu gaur egun
euskarak eta euskal kulturak Interneten duten tokia. Ez da, ordea, inondik
ere aski. Hor gero eta presentzia handiagoz egoteaz gainera, egote horri
etekin kulturalak eta etekin ekonomikoak ateratzen jakin behar dugu.
Baliabide ekonomikoak behar ditu euskarak, baina, aldi berean, gero eta
gaiago da euskara aurrez egindako inbertsioak itzultzeko. Teknologia
berriek eta Interneten bide horretan jarri behar dute, Internet, beste
gauza askoren artean, bai baita merkatua ere.
eta testu osoa, kongresu hartan azaldutakoa, sarean:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132337888
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]