Atzo esan najuan "eurixak dihardu" formia Toribionian baiño ez nebala ikusi.
Gaur, ostera, Labayru Hiztegian (bizkaiera eta batua -b-uztarturik)topau
juat:

-- Euria egin.
-- Euria ekarri.
-- Euria izan.
-- EURIAK JARDUN.
-- Euriari eragon.
-- Euriari inotsi.

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: lunes, 28 de noviembre de 2005 9:40
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] jardun -eta erabili- aditza


Por alusiones...

Leirek:
>> Zalantza existentziala. Zuentzat esaldi hau ondo dago "trenak 
>> aillegatzen dihardu"? eta "bentanatik jausten ziharduela, oihu bat bota
eban"?
>> Aditz intransitibuekin erabilli leike? 


hor goiko adibidiak ez dira, ez, oso normalak. Zuk diñozun moduan, normalena
transitibuak erabiltzia da, eta holaxen eitten da, baina beste kasu
batzuetan be... Hamen begirada azkar baten topau ditturazen adibide batzuk.
Gehixenak transitibuak, baina kasu batzuetan... Gehixago begiratu bihar.


-------

eskopeta bat arreglatzen jiharduan,

"Zeri diharduzu?" ta, "Zeri diharduten? Oillagorrari!

Ramiro Larrañagan liburuan Placido-z ta bajiharduk horrek

jaikitzen nitzuan ta haixe ikusi zelan egitten diharduan.

Durangoko bonbardeua egin zanian, gain batera igo eta ikusten egon giñan
abioiak eta gitxi gorabehera pentsatzen gendun Durangon ziharduela.

nik neuk euskeriakiñ abandonatzen niharduan

Zu, eurixa eta eurixa egin dau, atzo eta gaur be egitten dihardu eta ez da
arriesgurik hor

Oiñ amaitzen dihardut lan bat

Orduan eguazeneri, liburugintzan zihardueneri, banan-banan jarraittu gentsen
eta ez ziran ausartzen

"Zu, Jose, nik euskeraz idatzi dotelako, eta zuk zelan diharduzu ba oin?".

"Zegozer pasau dok". "Zer ba?". "Bai, hamen radixuak emoten jiharduek".

Gustora dihardut nere lanak egitten eta beste batzueri bultza egitten
aurrera urten daixen.

Bere maisuakiñ hizketan dihardu.

Guk bajiharduagu burrukan gure ideologixia defenditzen

-------------


Trebik:
>    Jardun aditzarekin batera badago beste aditz trinko bat, nire 
> ustez, zaharrok gaztiok baino dezente gehixago erabiltzen dabena eta 
> gainera kontestu eta adiera agian zertxobait diferentean: erabili,
darabizu...
>    Hau idazten nebilela Santo Toribioren lexikoia begittu dot, adibide 
> bi dakaz, horretako bat nik esaten dotenan haritik datorrena:
> "Erabillizu umia zibiri-zaurian / Anda el niño en el columpio" ((eta 
> nik beti "kolunpioa" esaten)).
>    Ez dakitt Asierren-eta Eibarko euskararen batuaz eskribidutako 
> biblia
> ;-) horretan ezer kontauko danik, baina erosi bittartian, 
> Eibartzaindiko eta bizkaieratzaindiko inork ezer komentatuko dau???

Liburuan ez da ez horren inguruko ezer aittatzen. Dana dala, zer nahi dozu
kontatzia "Erabili" horren inguruan? Nik kontau neikian bakarra, zuk zeuk
esan dozuna, ez dakit beste ezer:
"Erabili" aditzak 2-3 adiera dakaz Eibarren:
1.- usar; 2.- andar, mover; 3.- tener (?).

Toribiok, beran adibidiak itzultzeko orduan, gitxittan darabil "usar" 
aditza.

- Zer darabizu hor?
- Lelo usaiña badarabizu beintztat!
- Erabillizu umia zibiri-zaurian
- ¡Orrek dira darabizuzen mamiñak!
- Legundutzia eskatzen dabe makiña hórrek darabixezen zaratak
- Maixokerixia darabil beintzat bedorrek.
- Mikakerixia ugari badarabil beintzat ume orrek.


 > "Erabillizu umia zibiri-zaurian / Anda el niño en el columpio"
 > ((eta nik beti "kolunpioa" esaten)).

zibiri-zaure, zibulu, ziburu, zibiri-zaburu, zibiri-zauble...

Aspertzeko lain...
Eta Serafinek "txintxauna" :-)

Asier


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to