Kaixo:

Oker ez banago, Kintana izan zen Durangoko Azokara joan zena (duela hamar bat urte) eta Lubaki bandakoen stand aurrean kristorena montatu zuena.

Galdetu omen zion bertan zegoenari ea nondik zetorren izena eta trintxera zela esan zionean, gozoa jarri omen zen: ez zela lubaki, luebaki baino. Kalte izugarria egiten ziotela euskarari eta ez dakit zer txorakeri.

Enpin, denetarik egon behar euskararen mundu ttiki honetan.



At 19:28 29/11/2005, you wrote:
Leirek:

---Aspaldixan Kintana jauna euskalkixan idatzittako kartel eta egitarauen
gaiñian badabil gauzatxuak esaten. Analfabeto deitzen hasi jaku! Enfin!
jamonik be ez! Bera bai sasiletraua!
leire, analfabeta totala

Oierrek:
Kintana hori da, uste dot, oin dala hille batzu "Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzan" modu guztiz despektibuan egitten zebana berba "ondarrutarrerantuari" horri buruz. Izan be, Ondarrun guztiz serixuan dabiz aspaldixan bertako euskalkixa sistematizatu nahixan, idazteko forma bateratu bat garatzen... Eibarren azken urtietan darabigun martxia be asko estimatzen dabela badakitt. Gotzon Iparragirre tartian dabil, tipo interesgarrixa (historialarixa, Eibarko liberalismuari buruz asko inbestigatutakua). Eta Kintana hori... ez nekixan zein zan, baiña ordutik aurrera etxata gustatzen tipo hori.
O.




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to