Oierrek:
<Kintana hori da, uste dot, oin dala hille batzu "Lea-Artibai eta Mutrikuko
<Hitzan" modu guztiz despektibuan egitten zebana berba
"ondarrutarrerantuari" <horri buruz. Izan be, Ondarrun guztiz serixuan dabiz
aspaldixan bertako <euskalkixa sistematizatu nahixan, idazteko forma
bateratu bat garatzen... <Eibarren azken urtietan darabigun martxia be asko
estimatzen dabela badakitt. <Gotzon Iparragirre tartian dabil, tipo
interesgarrixa (historialarixa, Eibarko <liberalismuari buruz asko
inbestigatutakua). 
<Eta Kintana hori... ez nekixan zein zan, baiña ordutik aurrera etxata
gustatzen <tipo hori.

-- Xabier Kintana, euskaldunberri eta euskaltzain, 1970eko hamarkadan
euskara batuaren eztabaidan bertatik bertara sutsu asko parte hartu izan
zutenetakoa da eta, behar bada, ulergaitz egiten zaio orain gazteen artean
indartzen ari den euskalkien aldeko joera.

   Bestetik, Oierren jarduna <Kintana hori... Ez nekixan zein zan> zeharo
esanguratsua da. Kintana zen, orain dela hiru hamarkada, gazteen artean
idazlerik ezagunenetakoa, probokatzaile amorratua eta, nolabait esateko,
"l´enfant terrible" demasa. Hala ere, Oierrek ez zekien nor arraio zen...

   Behar bada hori guzti hori da Kintanak berak ulertzen ez duena, 30 urte
ez direla alferrik joan alegia.

   Amatiño



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to