Amatiño:
Oraindik sarera heldu ez den paperezko ARGIA astekarian (2005-12-4) gure
Luistxoren elkarrizketa dator.
Besteak beste zera dio: "Oro har, instituzioak nahiko galduta ikusten
ditut... Zer egin beharko luketen ez dakit ziur. Inbertsioak egin, hori bai,
eduki sorkuntzan eta komunitatean, adibidez".
Nik esango nuke "komunitatean" barik, "azpiegituretan" esan nuela telefono
bidezko elkarrizketa horretan, edo akaso,
inbertsioak "eduki sorkuntza eta komunitatea sustatzen dituzten
azpiegituretan" ikusten nituela ondoen... Txikikeriak: ez diet idatziko
protestan Argiakoei, ez luke zentzurik, elkarrizketa ondo dago: telefonoz
bota nituenak daude testuan (bihar-edo, online, seguruenik).
Baina, har dezadan esaldi hori, inbertsioak "eduki sorkuntza eta
komunitatea sustatzen dituzten azpiegituretan" nahi nituzkeela.
Adierazpen bastante partziala da, bi arrazoigatik:
- horretara dedikatzen da nire enpresa CodeSyntax, eduki sorkuntzara baino
gehiago, eduki-sorkuntza posible egiten duten azpiegituretara.
- Eibar.org-eko blogek eta beste blog komunitateek nahiko argi adierazten
dute hau: eman tresnak jendeari, eta edukia doan sortuko dizute. Tresnak,
azpiegiturak, sustatu ditzagun.
Eta norbaitek, noizbait eta nonbait mintegiren bat eratuko balu, aginte edo
ardura-jendea tarteko, instituzioek zer egin beharko luketen eta zer eskatu
dakiekeen aztertzeko?
egin daiteke... egingo dugu? gaia hesitu behar lehenengo: euskararen
inguruan, ala orokorragoa?
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]