Bai, baiña euskal sen edo sentsibilidade kontua da. Esate baterako,
"Udalbus" hori Eibarko udal-autobusa da. Nik ez dot uste Eibarko Udalean
inor euskeraren kontra-kontra dagoanik. Eta aholkulari onik ere ez da falta
izango. Baiña zenbaitek pentsau leike (alkateak berak, esate baterako),
borondaterik onenaz behar bada, "udal-bus" berba horretan herriko
sentsibilidade bixak laburbiltzen dittuala. Eta "udal-busa" jarriko balitz,
oreka galduko litzakiala sentsibilidade baten mesedetan eta bestian
kaltetan.

Ideia hori nagusitzen bada Eibar moduko herri batian, pentsatizu
"Eusko-tren" edo "Eusko-trena"ren artian erabagi bihar dan Bilboko edo
Gasteizko bulego batian... Gauza jakiña da erdal-belarrixak errezago
onartzen dittuala euskal berba soltiak, euskal joskeria edo morfologixia
baiño.

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de [EMAIL PROTECTED]
Enviado el: jueves, 01 de diciembre de 2005 13:29
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: RE: [eibar] Gipuzkubus

Amatiñok:
> Bat nator. Izena zatarra dan ala ez eztabaidagarrixa da. Nere ustez 
> eztabaidagarri ez dana hibridokerixa hori da. Biharko leuke izan:
> Euskotrena, Udalbusa, Lurraldebusa etab. Baina, bistan danez, gerra 
> galdua

---BAiña, zeiñek jartzen dittu izenak? Ez dau aholkurik hartzen? Bide
horretatik gaizki goiaz leire


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to