Markosek: <Susmoa dut zentzu epikoa eta konpromisoa ... askok bizi izan dituztela...>
-- Bat nator. Hain zuzen ere ni ere tarteko, horregatik hasten nintzen aitortzen: "txunditu nau, nere burua hurbil sumatu dudalako segurutik". Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de markos zapiain Enviado el: lunes, 05 de diciembre de 2005 10:07 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Gu bekatari Amatiñok: >Oraindik ere badira gure artean terroristeei zentzu >epikoa eta >konpromisoa aitortzen dietenak edota, aitortu ez arren, kontrakorik >esaten ausartzen ez direnak. Susmoa dut zentzu epikoa eta konpromisoa etakide askok bizi izan dituztela, baina hori kanpotik erabakitzea zaila da, norbera izaten da ia beti eginikoa zein sentimenduz egin duen ondoen jakin lezakeena. Bikila, Txillardegi, Garaikoetxea, Arzalluz... asko dira zentzu epikoak eta konpromisoak bultzaturikoak, hori diote beraiek behintzat. Carrero Blanco, Mola eta Jesukristo, berdin. Eta agian hirurogeiko hamarraldian PNVk borroka armatua erabiltzera bultzatu zituen EGIko gazteak ere bai. Ziur aski zentzu epikoak eta konpromisoak bultzatuko zituen nolabait Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi 1969an Ultzaman erabiltzen ari ziren lehergailuak eztanda egin eta hil zirenean. ----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]> To: "'Eibartarrak zerrenda'" <eibartarrak@postaria.com> Sent: Monday, December 05, 2005 9:20 AM Subject: [eibar] Gu bekatari Gogoangarria da Marixabel Lasa Biktimen Laguntzarako Zuzendariak aurreko ostiralean Legebiltzarrean azaldutako txostena. Biktimei diegun zor historikoa gogorarazi zigun eta urte luzetan zein jaramon gutxi egin diegun salatu. Zail da gero 20 orrialdeko ideien artean aukerarik egitea baina, bat aukeratzekotan, honako honek txunditu nau, nere burua hurbil sumatu dudalako segurutik: "La teoría del conflicto como coartada para el crimen y el pretendido sentido épico y heroico del compromiso del terrorista han actuado como somnífero". Salaketa honen aurrean hiru hausnarketa llabur: Lehenik, inor ez dela bekatu horretatik libratzen. Egia da Miguel Angel Blancoren erailketaren (1997-07-12) ondotik euskal gizarteak erreakzionatu egin zuela, baina egia ere bada ordurako 900 inguru hildako zeramatzala ETAk. Era berean egia da alderdiek Gregorio Ordóñez zinegotziaren erailketarekin (1995-01-23) batera jabetu zirela zetozkien arriskuaz, baina egia ere bada ordurako 11 zirela Franco hil ostean ETAk eraildako politikoak, sei alkate eta bi Diputatu Nagusi tarteko. Egia da, bai, Jaurlaritzaren zirrara suspertu zela Fernando Buesa lehendakari-orde ohia erail zutenean (2000-02-22), baina egia ere bada sozialistak Jaurlaritzan egon ziren hamarkadan (1987-1998) 240 erailketa izan zirela. Bigarren hausnarketa komunikabideei dagokie. Egia da, komunikabideek orain arrazoiz salatzen dutenez, alderdiak, erakundeak eta gizarte osoa luzaro lozorroan egon direla. Baina egia ere bada komunikabideak ere lozorro berberean egon izan direla. Komunikabideek iritzi politikoa dute eta, nahi izan dutenean, gizartean zein erakundeetan nagusitutako irizpide politikoen aurka jokatzen jakin izan dute. Gai honetaz, ordea, komunikabideak ez dira sekula alderdi politikoen aurretik ibili. Eta, hirugarren hausnarketa: Oraindik ere badira gure artean terroristeei zentzu epikoa eta konpromisoa aitortzen dietenak edota, aitortu ez arren, kontrakorik esaten ausartzen ez direnak. Amatiño ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]