Sent: Monday, December 12, 2005 12:28
AM
Subject: [eibar] Zergatik ez zara joan
Durangoko Azokara?
Badakit ez dela
derrigorrezkoa, inor ez dagoela behartuta hara joateko, baina gaur antolatzaileek egindako balantzean larunbatean
(larunbatean esan dute?) espero zutena baino jende gutxiago joan dela
entzun dudanean galdera etorri zait eta nere buruari egin diot:
Eta zeu zergatik ez zara joan
Durangoko Azokara?
Erantzuna, ez joateko edo
joateko, erabat prosaikoa izan daiteke, asmo polit-kultural-goragurako horiez
gain: nahiago nuen futbolera joan, ez zait gustatzen horrenbeste jendearen
artean ibiltzea, lehengoan atsegin ez dudan neska/mutil-lagunohi bat topatu
nuen eta joango zela esan zidan, aparkatzea roilo bat delako, telebisioa
ikusten oso gustora nagoelako...
Edo joaten naiz: denborapasa
bat delako, lagunak joaten direlako, tabernetan giro beroa dagoelako, nire
herrian ez dagoelako ezer...
Nire kasuan azkeneko urteetan
ez naiz joaten umeekin joatea nazkagarria delako: umeak azkar aspertzen dira,
ez dizute uzten ezer lasai begiratzen, normala gainera agudo ernegatzen
hastea, ez, umeak hazi bitartean neu ez naute handik ikusiko.
Eta zeu -ia inor animatzen den
berea kontatzen- zergatik ez zara joa(te)n? edo, zergatik joa(te)n
zara?
Imanol Trebiño.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]