Zerrendakide berria daukagu, Ane Aranberri ([EMAIL PROTECTED])


Aupa,

Lurkerra izatiaz aspertuta eta Eibartarrak posta-zerrendan parte hartu nahixan aurkezten dot nere burua gune honetara. Ane Aranberri naiz, 20 urteko Arte Ederretako ikasle bat. Eibartarra izan arren, denbora asko igarotzen dot Mutrikun (askok esaten dabe erdi Mutrikuarra naizela). Besterik gabe, zuen onarpenan zain geratzen naiz.

Ane Aranberri

Ongi etorri, Ane. Idazteko, badakizu, --> eibartarrak@postaria.com

Oraingoan, benetako zerrendakide berria dugula esan daiteke, ze, azkenengo gehitu zena, badakizue, "teorikoa" zen, Leirek eskatuta, pertsona baten izena eta e-posta... gehitu genuen zerrendara, ongi etorriak eman genizkion, baina, hark ez du bizitza zantzurik eman. Baina Leirek dio esistitzen dela, eta egia izango da, orduan.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to